Ostiralean amaituko da Gazte Sarirako lanak aurkezteko epea
Eusko Ikaskuntzak ea Laboral Kutxak antolatutako ekimenak sorkuntza eta ikerketa proiektuak onartzen ditu
Miércoles, 29 de marzo 2023, 12:51
Eusko Ikaskuntzak ea Laboral Kutxak Gazte Sarirako irekitako epea ostiral honetan, martxoak 31, amaituko da. Parte-hartzaileek euren hautagaitza banaka zein taldeka aurkeztu ahalko dute, betiere 1987tik aurrera jaiotako gazteak badira, eta bi motatako proposamenak onartuko dira: batetik, sorkuntza-proiektua (humanitateen, kultura, arteak –zentzu zabalenean: musika, dantza, margogintza, eskulturagintza, literatura, ikus-entzunezkoak…– edo gizarte zientzien alorreko proiektuak gauzatzeko); eta, bestetik, ikerketak burutzekoak (humanitateen, kultura, arteak eta gizarte zientzien gaietako izaera zientifiko-akademikoa duten ikerketa edota lan artistikoa gauzatzeko nazioarteko goi mailako erakundeetan egonaldiak gauzatzeko).
Publicidad
Jasotakoen artean epaimahaiak 6.000 euroko sari bakarra emango du, nahiz eta egoki iritziz gero eman gabe uzteko eskumena ere baduen. Erabakia 2023ko maiatzean jakinaraziko da eta sari-ematea 2023ko udan gauzatuko da. Antzeko sariketetan ohikoa den bezala, proposamena originala izan beharko da eta ezingo da beste erakunde batek ere babesten duen proiekturik aurkeztu.
Sorkuntza-proiektuen kasuan lana 2023 eta 2024 urte bitartean gauzatu beharko da eta, aldiz, ikerketak burutzeko proposamenetarako epeak 2025 ere barne-hartzen du. Bi kasuetan lanaren ekarpen nagusiak bilduko duen artikulu bat idatzi beharko da Eusko Ikaskuntzaren Nazioarteko Aldizkarian.
Sariketaren helburua helburua Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien alorretan lanean ari diren gazteen lanak edota ikerketak saritzea da.
2022an, Imanol Zubiauz
2022ko ekitaldian Imanol Zubiauzek jaso zuen Eusko Ikaskuntza Laboral-Kutxa Gazte Saria Pidgin proiektuagatik. Zumarragarra Arte Ederretan doktorea da, Cum Laude aipamena jaso zuen eta bere lana ikerketa artistiko, antropologiko, identitate eta memoria kolektiboari lotutakoa da. Harekin lortu zuen 6.000 euroko ordainsaria harremanik gabeko bi hiztun-komunitatek elkar ulertzeko sortzen duten hizkuntzan ikertzen jarraitzeko. Ikerketak, dokumentu zaharrak berreskuratzeaz gain, erreprodukzio berrietan lan egingo du (grafikoak eta audiokoak) eta proiekturako berariaz sortutako euskarrietan erakutsiko da. Hori guztia garai hartako fikziozko marinel batek bizitako bizipen eta oroitzapenen bidez gogoratuko da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión