Donostiako Santo Tomas Lizeoko ikasleek 'hamaikakoa' osatu dute. MICHELENA

Ikastetxeak, gurasoen inplikazioa sustatzeko bidea

Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, gurasoekin ari dira gehienbat lantzen gaia, eta hainbat ikastetxetan 16 urtetik gorako ikasleak ari dira hamaikakoak sortzen

Amalia Ibargutxi

DONOSTIA.

Domingo, 4 de noviembre 2018, 12:32

Gipuzkoako eskolak ari dira Euskaraldiaren berri ematen ikasleei. Hamaika jarduera eta jolas prestatu dituzte ikasleen hizkuntza ohituretan eragiteko. Gurasoekin ere ari dira lantzen; «hizkuntzaren alde ager daitezela, beraiek dira eta haurren erreferente», nahi diete nabarmendu.

Publicidad

Kontzientzia sortzea da Euskaraldiarekin Gipuzkoako eskoletan ikasleei erakutsi nahi dieten lezioa. Hamaika egunez euskaraz hitz egitea da Euskaraldiaren helburua, gerro, behin ekimena amaituta, parte hartzaileen hizkuntza ohituretan eragiteko. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, 'belarriprest'-ek jendea animatuko dute beraiekin euskaraz egitera, eta 'ahobizi'-ek, aldiz, lehen hitza euskaraz egingo dute. Horrez gain, baina, hezkuntza sistemak gehiago eman nahi dio Euskaraldiari, eta ikasle zein gurasoekin gaia lantzen hasiak dira ikastetxe asko.

Soilik 16 urtetik gorako ikasleek hartu dezakete parte 'ahobizi' eta 'belarriprest' modura

Ikastolen Elkarteko kide diren ikastetxe guztiek landuko dute nolabait Euskaraldia

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzan, gehienbat gurasoekin lantzen dute Euskaraldia, hizkuntzaren ohiko lanketarekin ikasgeletan jarraitzen duten bitartean. Gurasoei ekimenaren berri ematen zaie bilera edo paper bidez, edo eskolak antolatutako jardueretan nolabait parte hartzera animatuta. 16 urtetik gorako ikasleek hartu dezakete parte 'Ahobizi' eta 'Belarriprest' modura, eta horregatik, batxilergoko ikasleak dira zuzenean horretara animatutako bakarrak.

Adibidez, Olaberriako Herri Eskolan 50 ikasle inguru dituzte, Lehen Hezkuntzakoak. «Euskaraz jolas daitezen» nahi dute, «azaldu Euskaraldia zer den, inplikazioa zer den ere uler dezaten. Betiko kontzientziazio lanekin jarraitzea» da, beraz, asmoa. Gurasoei, bestalde, «hizkuntzaren alde ager daitezela, beraiek dira eta haurren erreferente».

Ikastolen Elkarteko kide diren ikastetxe guztiek landuko dute nolabait Euskaraldia, eta horretarako, antolatzaileek jarduera proposamen ugari bidali dute. Bestalde, hizkuntza ohiturak zer diren lantzeko eta euskara sustatzeko unitate didaktikoa plazaratzeko zorian dira.

Publicidad

Euskaraldiko sustatzaileetako bat da Donostiako Santo Tomas Lizeoa. Adin guztietako ikasleak ditutze, bi eta 18 urte bitartekoak. Ikasle gazteenek 'ahobizi' eta 'belarriprest' pertsonaiak aurkezteko, txotxongiloak egingo dituzte eta etxera eraman elkarrizketa eragiteko. Hamaika egun horietan dantza eta karaokea ere egingo dute. DBHkoek, txiste, piropo eta esaera zaharren lehiaketa egingo dute. Gainera, bigarren mailakoek antzerkia ere ikusiko dute. Batxillergoko ikasle batzuk hamaikakoa osatu dute, beste talde batek rap bat prestatu du, azaroaren 23an, euskaraldiaren aurkezpenean egiteko. Azaroaren 23rako Pirritx eta Porrotx gonbidatu dituzte.

Gurasoekin ere lan zehatza egingo dute. Haurrek eredu dituztela nabarmendu nahi diete, eta euren eguneroko errutinetara euskara eramatearen garrantzia transmititu. Hizkuntzak ez direla gelako kontu bat esango diete, azken batean.

Publicidad

Donostiako Antigua Luberrin, ikasleen elkarrizketa bilatuz hasi dira lantzen Euskaraldia zer den: ikasle zaharragoek gazteagoei azaldu diete zer den eta nola burutzen den. Oiartzungo Elizalde institutuan, urtero egiten duten euskararen astearen baitan landuko dute ekimena. Abenduko lehen astean, hitzaldiak egiten dituzte kantari, idazle edo ikasle ohiak gonbidatuta, besteak beste.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad