Datorren astean ekingo zaie Bertso Udalekuei
Uztailaren 7an Orion hasi eta abuztuaren 24an Zuhatzan amaitzen den arte, Irañetan, Muxikan eta Idauze-Mendin ere izango dira txandak
Sábado, 30 de junio 2018, 14:53
Azkenean heldu da, kostata, baina heldu da oporraldia. Martxoan izena eman zutenetik, asko dira Bertso Udalekuetara joateko zain dauden gazteak. Bost txanda izan dituzte aukeran. Oriora joatekoa, Irañetakoa (Nafarroa), Muxikakoa (Bizkaia), Idauze-mendikoa (Zuberoa) eta Zuhatzakoa (Araba) izango dira udalekuak. 9 urtetik hasi eta 18 urtera bitarteko 200 bat lagunek eman dute izena.
Publicidad
Uztailean dira Bertso Udalekuetako txanda gehienak. Orion egokitutakoak izango dira goiztiarrenak, San Fermin egunean hasi eta 13ra arte Itxaspe baserrian biziko dira. Hura bukatzerako, uztailaren 10ean, Juantzirena aterpetxean bertso saioa egingo dute Irañetan 30 bat gaztek. Izena eman duten helduenek Muxikan eta Idauze-mendin egingo dituzte udalekuak. Azkenik, Zuhatzakoek itxiko dute denboraldia, abuztuaren 20tik 24rako planarekin.
Ikastetxeetara ere eraman dute bertsolaritza
32. urtez Bertsozale Elkartea hezkuntza arautuan egin du lan aurtengo ikasturtean, Euskal Herri osoko ikastetxe publiko, kristau eskola zein ikastoletan. Osotara, amaitu berri den ikasturtean, 507 ikastetxetan landu da bertsolaritza eta 26.300 ikaslerengana heldu da. Zeregin horretan, 47 irakasle aritu dira.
Bestalde, 123 herritan izan dira martxan bertso-eskolak, eta gaztetxoek zein helduek osatutako 237 talde aritu dira astetik astera bertsolaritza lantzen; 1.508 ikaslerekin abiatu zuten iazko udazkena.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión