Las diez noticias clave de la jornada
Izarmendi txakolindegian egiten da 'Hika' txakolina. Gutxi falta zaie lanak bukatzeko.

Amasa eta Beizama ere txakolin-toki dira

Bi txakolindegi gehiago hasi dira beren uzta plazaratzen, 'Hika' eta 'Urkizahar' markekin, hurrenez hurren

felix ibargutxi

Martes, 24 de enero 2017, 18:58

Aurten Gipuzkoako bi txakolindegi berri hasi dira beren ekoizpena plazaratzen, bata Amasa-Villabonakoa, bestea Beizamakoa; bata 'Hika' markakoa, bestea 'Urkizahar'.

Publicidad

Zizurkildik ederki ikusten dira Hika txakolindegiko mahastiak eta upategia bera. Oso toki nabarmenean daude, muino batean. Axier Arrieta da txakolingilea eta Ainhoa Kortajarena emaztea eta Mikel Gutierrez andoaindar laguna ditu bidelagun abentura honetan. 2013an landatutako 2,4 hektareako mahastia baliatzen hasi dira. Baina aurretik ere, Axierren aita Javier Arrieta hasia zen mahatsa aldatzen Amasako lursail batean, duela hogei bat urte.

Guztira 3,5 hektarea ditu landatuta Axier Arrietak Arratzain mendian futbol zelaitik gora, baina produkzioan, esan bezala, 2,4. Eta ondorengo urteetan hektarea gehiago nahi ditu goldatu eta landatu.

Hondarrabi zuri motako mahatsa du gehienbat, baina ez erabat. %20 chardonnay motakoa da. Aurrerantzean, nahi luke hondarrabi beltz pixka bat ere landatu, gero txakolin gorria egin ahal izateko. Irailean 35.000 kilo mahats bildu zituen.

Txakolinaren izena 'Hika' da, eta txakolindegiarena Izarmendi. Bukatu gabe dago eraikina, baina gutxi falta du. Atentzioa ematen du sapaiak, douglass izeiaren egurrez egindakoa eta kurbadura ikusgarriak dituena. Eraikin guztia ez da txakolindegi izango, eta baliteke beste zatian hotela edo jatetxea jartzea martxan.

Espalderan landatutako mahastia da. Era horretara, eguzkiak hobekiago jotzen du mahatsa, eta azkarragago hartzen behar duen azukre-maila.

Egia esateko, 2105ean ere izan zuten mahatsa, eta Alkizako Urruzola txakolindegira eramanda bertan ekoitzi zituzten lehen-lehenengo litroak.

Publicidad

Txakolin ekologikoa

Bestalde, hor dago 'Urkizahar' txakolina ere. Izen bereko Beizamako baserri hau 2012tik ari izan da txakolina egiten, baina Getariako upategi batean, upel batzuk alokatuta. Aurten berriz, Beizaman bertan egindako txakolina dastatu ahal izango da lehenengo aldiz.

Txakolin berezia da benetan. Batetik, Getariako Txakolina jatorri deiturako mahastirik altuena hortxe dagoelako, 450 metroko altueran, hain zuzen ere. Bestetik, txakolin ekologikoa delako, ENEEK erakundeko kidea, hain zuzen ere.

Publicidad

«Hau ez da negozio bat, hau bizitzeko modu bat da. Sekula ez dugu mahasti handi bat egingo. Gu Urkizaharren bertan bizi gara. Lehen hutsik zegoen etxe hau, azaldu ginenean erdi-erorita zegoen, berrogei bat urte baziren bertan bizi zirenak kalera jaitsi zirela», adierazi digu Luis Javier Oregik, Soraluzen jaio eta Beizamara aldatutako gizonak. Etxe hori Ibai Eder urtegiaren ondoan dago.

Bi mahasti ditu, guztira 2,4 hektarea. 7.500 landare hondarrabi zuri motakoak dira, eta 500 chardonnaykoak. «Baina chardonnay landare hauek aldapa handiko paraje zail batean landatu genituen, eta aurten, adibidez, batu ere ez dugu egin hango mahatsa».

Publicidad

Txakolin ekologikoa izanik, prozesua zaildu egiten da. Adibidez, mahastiko belarra galtzeko produktu kimikorik erabili ezin denez, lanak izaten dira urtean hirutan edo lautan belarra mozten edo jotzen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad