Politikan ez dago gauza politikan" esan zuen behin Lazkao Txikik. Hori esan zuen garaiko testuingurua ondo aztertu beharko litzateke esan zuena zergatik esan zuen ulertzeko. Baina ez dago urteen joana gehitxo estutu beharrik gaur ere antzeko zerbait esango lukeela ondorioztatzeko. Gauza politak zein diren zerrendatu beharko genuke, ordea, eta ez dakit adostasunez osatzen asmatuko genukeen. Gauza politak dira, adibidez: begiratu eta ikustea, belarria jarri eta entzutea, eskua luzatu eta laztantzea, sudurra zorroztu eta usaintzea, ahoa zabaldu eta... Zer demontre egingo dugu aho zabalekin? Gauza polita da, finean, estimulatzea, jendeari distira eragitea. Ez dakit horretaz ari zen horretan maisu zena. Hortik gutxi somatzen baitut. Estimulatzetik. Politikan. Eta kontua ez da betikoan katramilatzea, errepikatze hutsean aritzea: lau urtez behin bozkatzea ez da demokrazia eta bla, bla, bla. Hori esaten aspaldi asmatu genuen. Baina, hain zuzen, hori tristea. Inork ez duela asmatzen...
Publicidad
Zintzotasunez eragiten. Begiratu egiten dugu, belarria jarri, eskua luzatu, sudurra zorroztu eta ahoa zabaldu ere bai. Baina nola bizi dugu alderdikerira mugatzen den politika? Ikusi, entzun, laztandu, usaindu eta (zer demontre egingo dugu ahoekin?) dastatu gabe zer bozkatu aukeratzera mugatzen dugu lau urtez behingo ariketa. Eta bai, alderdi ordezkarien ardura da gainerakook haiek diotena ikusi, entzun, laztandu, usaindu eta hitz-hartzea. Mitin-plazak beteta ikusten ari dena bere buruari iruzur egiten ari da. Politikariak estimulatzaile behar luke. Gainerakoan papera. Eta ontzia. Egun batean beteta eta gainerako guztietan hutsik geratzen dena. Eta horrek, noski, ez du ezer politetik.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión