Euskal Herriko aizkolari finala, gaur Tolosan
Domingo, 28 de noviembre 2021, 09:39
Tolosan, Beotibar pilotalekuan, jokatuko da gaur 12:00etan hasita, Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketaren finala. Hodei Ezpeleta, Luis Mari Txapartegi, Xabier Zaldua, Oier Kañamares, Iban Resano eta Jose Antonio Etxeberria ariko dira lehian eta hamabi enbor ebaki beharko dituzte ahalik eta azkarren, lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta lau oinbiko guztira. ETB1en zuzenean eskainiko dute finala eta irabazleak Iker Vicente ordezkatuko du txapeldun bezala. Ez dago faborito argirik txapela janzteko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión