Tourreko lehen etapa hiru ibilbidetan egiteko aukera
Izena emateko epea urtarrilaren 19an irekiko da eta ordu arte zikloturistek lehentasunezko erreserba egin ahal izango dute
Bizikleta hartu eta errepidean kilometroak egitea gustuko dutenek hiru ibilbide aztertzen hasi beharko dute. Ekainaren 11 urrun da, baina hobe denborarekin aztertzea distantzia eta desnibelak. 2023ko Frantziako Tourra Euskal Herritik pasatzen dela-eta duela aste batzuk jakinarazi zuten nahi duen orok lehen etapako ibilbidea egiteko aukera izango duela profesionalek baino egun batzuk lehenago.
Publicidad
Orain, egun berean beste bi ibilbide eskainiko dituztela jakinarazi dute. Lehenengoa luzeena da eta 2023ko Frantziako Tourreko lehen etapako ibilbide berdin-berdina izango du, 185 km eta neutralizatutako tarteko beste 11. Beraz, guztira 196 km egingo dituzte. Ibilbide honetan izena ematea 75 eurokoa izango da, 65 euroko prezio murriztuarekin urtarrilaren 31 baino lehen egiten bada, eta 70 eurokoa maiatzaren 11 baino lehen bada.
Bigarren ibilbideak 157 km izango ditu guztira, aurrekoan baino 39 km gutxiago eta 2.869 metroko desnibel positiboarekin. Bigarren zirkuitu hau ia osorik 'Tour' errepidetik igaroko da eta lehenengoaren tarifa berberak ditu; izena ematea 75 eurokoa da eta prezio murriztuetan 65 eta 70 eurokoa izena urtarrilaren 31 edo maiatzaren 11 baino lehen ematen bada, hurrenez hurren.
Hirugarren ibilbidea hiruretatik laburrena da. Guztira 124 km dira, horietatik 116 'Tour' errepidetik igarotzen dira eta irteerak zein helmugak 2023ko Frantziako Tourraren lehen etapako ibilbide bera errespetatzen dute. Ibilbide honetan izena ematea ere beste bi ibilbideak baino merkeagoa da, 72 eurokoa, eta urtarrilaren 31 baino lehen egiten bada, 62 euroko prezioa izango du, eta 67 eurokoa maiatzaren 11 baino lehen egiten bada.
Hiru ibilbideetan, 6 euroko aparteko zenbatekoa ordaindu beharko da istripu-aseguru gisa, federatuta ez egotekotan. Ez da faltako honetarako propio diseinatutako maillota, ibilbide desberdinetan izena eman duten guztiek jantzi ahal izango dutena.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión