18 Tour Egun egingo dira Bizkaian, Irteera Handiaren atariko gisa
Frantiako Tourra Bilbotik irtengo da 2023ko uztailaren 1ean, eta EAEn egingo ditu aurreneko hiru etapak
Lunes, 8 de agosto 2022, 13:39
Garaiz hasi da Bizkaiko Foru Aldundia 2023ko Tourraren irteera girotzen, lurraldean zehar egingo diren Tour Egunen' zirkuitua asteburu honetan hasi baita. Lekeitiok hartu du, alegia, adin guztietako zaleei zuzendutako txirrindularitza-jaia, 18 etapa izango dituen eta datorren urteko ekainaren 18an amaituko den 'lasterketa' baten lehena.
Publicidad
Etapa guztiak Bizkaian egingo dira, urte horretako Frantziako Tourraren 'Grand Départ Pays Basque' delakoaren aurretik, baina jakina denez EAEko beste bi lurraldeak ere korrituko ditu Tourrak. 'Grand Départ Pays Basque 2023'-rako atzerako kontaketa uztailaren 24an hasi zen, Juan Mari Aburtok, Bilboko alkateak, Parisko Eliseo Zelaietan erreleboa islatzen duen garaikurra jaso zuen unean. Ziortza Villa eta Julián Sanz txirrindulari ultrafondistek bizikletaz ekarri zuten Euskira, eta Donostian, Gasteizen eta Amorebieta-Etxanon egin zitzaion harrera, uztailaren 26an, Bilbora iritsi aurretik, 48 ordutan 1.000 kilometro inguru egin ondoren.
Frantziako Tourra bere 120. urteurrena betetzen duen egun berean abiatuko da ofizialki Euskaditik, datorren urteko uztailaren 1ean, eta bertan egingo ditu lehen hiru etapak, lehen biak osorik, hiru lurralde historikoetan ibiliko delarik.
17 hitzordu gehiago
Bizkaian, esan bezala, 18 Tour Egun egingo dituzte 'Irteera Handia' berotzeko. Iritsiko den herri guztietan hainbat gune jarriko dira. Adibidez, hezkuntza-ikasgela, non txirrindularitzan sarrera teoriko bat egiten den, eta 14 urtera arteko neska-mutilei bizikletaren oinarrizko arauen ezagutzan sakontzen zaien. Bide-segurtasuneko gela bat ere badago, eta, bertan, modu seguruan bizikletan ibiltzen ikasteko, arauak jokoen bidez ezagutzeko, ekipamendu egokia erabiltzeko eta bizikletaz ibiltzean behar bezala jokatzeko jardungo da. Azkenik, lantegi-gune bat dago, bizikleta mantentzeari eta konpontzeari buruzko oinarrizko nozioak ikasteko, bai eta lapurretak saihesteko babesari buruzkoak ere.
Bizikletak aukeratzeko eta probatzeko gunea da bigarrena, eta pertsona espezializatu batek erabiltzaile bakoitzarentzat egokiena den bizikleta motari eta tailari buruzko aholkuak ematen eta zalantzak argitzen ditu. Bizkaiko Txirrindularitza Federazioak, aldiz, zerbitzu bat eskaintzen du bizikleta pertsona bakoitzaren biometriara egokitzeko (aulkiaren, eskulekuaren eta abarren altuera eta inklinazioa), eta pertsona bakoitza bere bizikletarekin joan daiteke bertara.
Publicidad
Euskaltel-Euskadik jarritako karpan, arrabola simulagailuekin,Lekeitialde Silloniz Txirrindulari Elkarteak gauzatzen dituen jarduerak azaltzen dira. Bizikleta elektrikoak eta desgaitasuna duten pertsonei dagokienez, haiei egokitutako bizikletak probatzeko eremu bat dago.
Horrez gain, bi pista daude bizikletan ibiltzeko: lehena, hasiberrientzat, bereziki 2 eta 10 urte bitarteko haurrentzat, eta espezialistek gainbegiratua dago. Bigarrena, berriz, dagoeneko hasita dauden 6-14 urteko haurrentzat egokitutako pump track pista da.
Publicidad
Azkenik, erakusketen gunea dago, eta Frantziako Tourraren historiari zein, 1910eko edizioan Vicente Blancok parte hartu zuenetik, Bizkaiak Tourran izandako inplikaziori buruz informatzea du xede. Gainera, Frantziako Tourraren merchandising-gune bat ere dago.
Hurrengo Tour Eguna abuztuaren 14an egingo da La Arena hondartzan (Muskiz eta Zierbena), eta abuztuaren 21ean Sopelan. Hurrengo geralekuak eta datak honako hauek izango dira: Mungia irailaren 18an, Zalla urriaren 9an, Amorebieta-Etxano urriaren 23an, Leioa azaroaren 6an, Galdakao azaroaren 20an, Santurtzi abenduaren 18an, Durango otsailaren 12an, Basauri otsailaren 26an, Getxo martxoaren 12an, Bilbo martxoaren 26an, Barakaldo apirilaren 23an, Gernika maiatzaren 7an, Markina maiatzaren 21ean, Ermua ekainaren 4an eta Igorre ekainaren 18an.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión