2023ko Tourreko lehen etapa egiteko aukera
Zita ekainaren 11n izango da eta zaletuei Bizkaiko errepideetan barrena 185 kilometroko bizikleta martxa egiteko aukera eskainiko zaie
Domingo, 1 de enero 2023, 12:35
Txirrindularitzaren zaleek badute jada aurtengo egutegian gorriz markatzeko beste data bat: 2023ko ekainaren 11. Bilbon hasi eta buka, 185 kilometroko bizikleta martxa antolatu dute 'L 'Etape Bilbao by Tour de France' lelopean, hain justu aurtengo Frantziako Tourreko lehen etaparen ibilbide berbera. Nahi duen orok urtarrila erdialdera aldera www.letour.euskadi.eus webgunearen bitartez lehentasunezko erreserba egin ahal izango dugu.
Publicidad
2023ko Frantziako Tourraren irteera handiaren inguruan antolatzen ari diren jardueren artean, eta herritarrak oro har zein txirrindularitza zaleak ospakizun erraldoi horretan parte har dezaten, Ibilbide alternatibo bat ere eskainiko da, hain sasoitsu edota gorputza hainbeste estutu nahi ez duten zikloturistentzat, motzagoa eta desnibel apalagoarekin. Azken finean, partaideei aukerarik zabalena eskaini nahi zaie, mundu guztiak 2023ko Frantziako Tourreko protagonista izatearen ametsa bizi ahal izan dezan.
Noticia Relacionada
18 Tour Egun egingo dira Bizkaian, Irteera Handiaren atariko gisa
Grand Départ Pays Basqueren ospakizun handiaren testuinguruan antolatutako proba honek edizio bakarra izango du eta helburu bikoitza: zaleak ekitaldira erakarri eta honen parte bilakatzea, eta herritarren artean Frantziako Tourraren irteera handiaren berri ematea.
Euskadik eta bere txirrindulari zaletu multzo zabalak hamarkadak daramatzate Frantziako Tourraren etorrera berriaren zain. Donostia 1992an hasiera puntua izan zen bezala, Bilbo gizonezkoen 'Grande Boucle'aren historian inoiz ikusi gabeko hiria da. Gizonezkoen Frantziako Tourrak ez du inoiz Bizkaiko errepideak zeharkatu. 2023koa estreinaldi handia izango da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión