'Jateko Modukoa' saio berrian parte hartzeko castinga martxan

Klaudio Landak aurkeztuko duen saio berri honetan sukaldaritzaren bidez jende berria ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek

Martes, 29 de marzo 2022, 13:11

Zabalik dago ETB1eko 'Jateko modukoa' programa berrian parte hartzeko casting deialdia. Klaudio Landak aurkeztuko duen saio berri honetan, sukaldaritzaren bidez jende berria ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.

Publicidad

Kozinatzea eta jende berria ezagutzea helburu duen saio dinamiko honetan parte hartzeko mota guztietako jendearen bila dabiltza. «Jaki onekiko irrika eta jendea ezagutzeko gosea izatea besterik ez da behar», diote. Programaren helburua «giro ona sortzea da, tonu dibertigarrian eta ingurune positiboan». Parte hartzeko ez da sukaldaritza gaitasun profesionalik izan behar, jende berria ezagutzeko gogoa baizik.

Atal bakoitzean hiru sukaldarik kozinatuko dute protagonistarentzat. Menu osoa dastatzeko aukera izango du azken honek: lehen bi platerak, berak proposatuak, eta postrea, sukaldari bakoitzaren aukerakoa. Dastaketa itsu-itsuan izango da, ordea: plater bakoitza nork prestatu duen jakin gabe probatu eta baloratu beharko du. Amaitzeko, gehien gustatu zaizkion jakien egilea hobeto ezagutzeko aukera izango du protagonistak afari informal batean.

Afari horretan jakingo du saioaren hasieran begiz jo duen sukaldaria izan den edo ez jateko moduko plater gehien prestatu dizkiona. Bat egingo dute, ala beste bat izango da janariaren bidez konkistatu duena? Elkar ezagutzeko aukera izango dute orduan: bi mahaikideen interesak, afizioak eta helburuak ezagutuko ditugu.

Saioak Bilbon grabatuko dira, apirilaren 4tik aurrera, eta parte-hartzaileentzat funtsezkoa izango da euskaraz ongi hitz egitea. Castingean parte hartzeko interesa dutenek hiru modu ezberdinetan jarri ahal izango dute harremanetan arduradunekin :

Publicidad

- casting@primetimem.com helbide elektronikora email bat idatziz

- casting_jateko.modukoa Instagram kontuaren bidez

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad