'Hitzetik Hortzera', plazako zirrikituetan barrena
Hainbat bertsolariren eta Miren Urquijo UPV/EHUko antropologia irakaslearekin eskutik jorratuko dute gaia
Domingo, 14 de octubre 2018, 10:52
Bertsolaritzan berebiziko garrantzia izan du beti plazak. Baina zeri deitzen diogu plaza? Zer da plaza on bat? Hainbat bertsolariren ahotik ezagutuko dituzte bertsoaren eta plazaren artekoak 'Hitzetik Hortzera' saioan. Horrez gain, Miren Urquijo UPV/EHUko antropologia irakaslearekin hitz egingo dute plazaren esanahiaz. Horrez gain, Loiuko Lauroeta auzoko eta Urnietako sanmigeletako bertsoaldiak eskainiko dituzte.
Publicidad
Miren Urquijo, antropologiaren eta espazioaren uztarketa Batzuetan espazioa ez da fisikoa bakarrik, ezin da metrotan neurtu. Espazio bakoitzak bere arau eta legeak ditu eta bertso-plazak ere baditu bereak. Antropologiaren ikuspegitik plazaren esanahia ulertzeko UPV/EHUko antropologia irakaslea den Miren Urquijorekin elkartuko dira Usurbilgo dema-plazan. Bertso-plaza batek duen garrantziaz edota plazari oholtzak ematen dion esanahiaz galdetuko diote.
Hirugarren programa honetan lehen plazari buruz, plazak bertsolariari emandakoaz eta plaza on baten osagaiei buruz mintzatuko dira Miren Amuriza, Maindi Murua, Aitor Servier, Andoni Egaña eta Alaia Martin bertsolariekin.
Sustrai Colinak plaza pribilegiatutzat du Bilboko Santutxu auzokoa, besteak beste, nori kantatua badagoela sentitzen duelako. Horrela kantatu zuen 2018ko maiatzaren 5ean eta, plazari eskainitako programan, bertsoaldi hori berreskuratuko dute.
Igandero bezala, han-hemenkako bertso saioei tartea egingo diote. Loiuko Lauroeta auzoan kantuan aritu ziren Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue eta Fredi Paia; gai-jartzaile lanak Iñaki Beitia Arbildu-k egin zituen. Urnietan San Migel jaietan, Agin Laburu, Andoni Egaña, Eli Pagola eta Miren Amuriza igo ziren oholtzara, Amaia Agirreren gidaritzapean.
Publicidad
Igandean, 15:00etan, dute bertsizaleek hitzordua 'Hitzetik Hortzera' saioarekin ETB1en.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión