Gazteen 32. BBK sariketa.

'Puntuak eta komak' eta 'Okerbidea' taldeak, nagusi

Bestalde, kantakera onenaren saria Bittor Altube Sarrionandiak eskuratu zuen

Iker Mendia

Viernes, 6 de diciembre 2024, 10:25

Bertsolari Gazteen XXXII. BBK Sariketa heldu da amaierara, atzo Zornotzako Zelaieta Zentroko Auditorioan izan ziren finalekin. Ohi bezala bi multzotan, 'Puntuak eta komak' eta 'Okerbidea' taldeak nagusitu ziren puntu gehien bilduta. Bestalde, kantakera onenaren saria Bittor Altube Sarrionandiak eskuratu zuen.

Publicidad

Antolakuntzatik nabarmendu bezala, «aldaketaz betetako edizioa» izan da aurtengoa. «Taldekako sariketa da hau eta horrela mantendu dugun arren, aldaketak egon dira taldekatze honetan. Irudia aldatu dugu eta baita bertsolariek egin dituzten ariketak ere». Ander Aldazabal Olabarri izan zen aurkezle, epaile aldiz Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi eta Mirari Azula Aurrekoetxea idazkari beharretan, ostera, Ione Narbaiza Gallastegi aritu zen.

Saioa, azken edizioetako finaletan ohikoa bihurtu den moduan, talde agurrekin hasi zen. Orotara 10 bertsolari gazte izan ziren protagonista. A mailan 'Sagutxo kaskarinak 2.0' taldeko Garazi Ibarretxe, Maddi Aurtenetxe eta Naroa Iturrioz, eta 'Puntuak eta komak' taldeko Amaiur Betanzos, Ekhi Zuluaga eta Iradi Barrenetxea; eta B mailan 'TeamRocket' taldeko Ixone Asategi eta Janire Arrizabalaga eta 'Okerbidean' taldeko Iruri Altzerreka eta Peru Irastortza. Honetaz gain, saioan zehar finalista guztien karikaturak egiten ibili zen Unai Gaztelumendi Arandia bertsolari eta ilustratzailea.

Sari banaketa ekitaldian, Josu Telleria Ikastolen Elkarteko ordezkariak eta Belate Olabarria Astobiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakariak hartu dute parte. B mailako txapeldunei Aissa Intxausti Aburruzak jantzi die txapela.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad