Suite Seda taldea Tolosan izango da ostiralean

Aurten kaleratuko dute lehen albuma, funka ukitu modernoarekin eta nortasunez beteriko letrek lagunduta

I. M.

Lunes, 25 de agosto 2025, 15:44

Suite Seda talde donostiarrak Tolosan kontzertua eskainiko du ostiral honetan 19:30ean San Frantzisko Pasealekuan 'Kultura Plazara' ekimenaren baitan. Publiko guztiantzako ekitaldia izango den honetarako sarrera doakoa izango da. Bere musikak funka berpizten du, ukitu modernoarekin eta nortasunez beteriko letrek lagunduta. Haiek dioten bezala, «Funka, zetaz jantzita ere, Suitean geratzen da».

Publicidad

Luca Grassi (ahotsa eta gitarra), Aimar Alonso (saxoak), Asier Eraña (baxua) eta Ander Larrañaga (bateria) kideek jam sessionetan jotzen ezagutu zuten elkar eta 2023an funk, soul eta disko musika jotzeko proiektu musikal bat osatzea erabaki zuten. Ordutik bi single kaleratu dituzte, 'Paranoia Funk' (2024), 'Frenesí' (2025), biak ala biak Criando Malvas Records-ek ekoitziak. Haiekin helduko da ere bi hauek eta beste kantu batzuek izango dituen aurkezpen kantua.

Katapulta Tour Gipuzkoa 2025 deialdian hautatuak, Donostiako Jazzaldian parte hartzeko hautatuak izan ziren ere. Bidean Dabadaba eta DOKA aretoetan eta Musika Parkean eta Musikagela Fest jaialdietan aritu dira, baita Bilbon Rocket eta Cotton Club areto entzutetsuetan. Uda honetan ere Gipuzkoan zehar beste hainbat emanaldi eman dituzte, besteak beste Arrasate Blues-en, Donostiako Aste Nagusian edo Arrasateko Taupa tabernan.

Katapulta Tour Gipuzkoa musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako programa da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak eta Kutxa Fundazioak bultzatzen dute, eta Buenawista Prolleckziom's -ek koordinatzen du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad