Irati filmaren soinu-banda entzungai plataforma nagusietan

Pelikula otsailaren 24an estreinatuko da zinema komertzialetan

J. AGIRRE

Martes, 17 de enero 2023, 12:47

Aránzazu Callejak eta Maite Arroitajauregi 'Mursego'-k Irati filmarentzat konposatu zuten soinu-banda jada entzungai dago musika-plataforma nagusietan, besteak beste Spotify, Irunes edo YouTube. Ildo horretan, aurreratu dutenez, formato fisikoan «aurki» izango da Plaza Mayor Company-ren edizioarekin.

Publicidad

Ordu hartan bezala (musika onenaren Goya saria irabazi zuten), Iratirako egin duten konposizioa jatorrizko musika onenaren Goya sarirako izendatuta dago, eta, horrekin batera, 'Izena duena bada' abestia ere izendatu dute, Paul Urkijok idatzitako hitzak dituena, abesti onenaren kategoriarako.

Irati filmaren soinu banda bi sortzaileek zineman izandako bigarren kolaborazio-lana da 2020an Akelarre pelikularako egindakoaren ostean.

Irati, otsailaren 24an

Paul Urkijo zuzendari gasteiztarraren bigarren film luzea da 'Irati', 2017an egindako 'Errementari' lana eta gero. Orain arte aurkeztu den zinema-jaialdietan hainbat sari jaso ditu, hala nola Sitgesen eta Malagako Fancine jaialdian. Zinema komertzialetan otsailaren 24an estreinatuko da.

Irati pelikula VIII. mendean girotuta dago, eta euskal mitologiako elementu magikoak eta pasarte historikoak uztartzen ditu, Orreagako bataila besteak beste. Soinu-bandak 35 abesti ditu, bikain nahasten dituztenak, alde batetik, Erdi Aroko abenturazko filmen epika −hari-instrumentuak, perkusioak eta koruak erabiliz− eta, bestetik, testura esperimental eta iradokitzaileagoak zati fantastikoetan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad