'Iñaki', Dupla eta Joselu Anayak batzen dituen kantua

Aguraingo bikoa Donostiako Aste Nagusian izango da abuztuaren 12an Saguesen

Jon Agirre

Donostia

Miércoles, 6 de agosto 2025, 12:38

Hain berezko duten umore, letra nahiko esplizitu eta euskara eta gaztelania nahasturik, kaleratu du Dupla bikoak azken singlea, 'Iñaki'. Bidaide izan dituzte, berriro ere, Joselu Anayak. Donostiako Aste Nagusian Saguesen izango dira asteartean, abuztuak 12, 22:30ean hasita. Lehenik J Martina hirukoak joko du.

Publicidad

Aguraingo bi lagunek, Gari Uriartek eta Beñat Oribek, osatzen dute Dupla taldea. Landa-ingurunetik etorrita ere, lehen unetik aldarrikatu dute «musika urbano-aglomeratua» sortzen dutela. Estilo aniztasuna eta hauek uztartzea dute zigilu: elektronika, rocka eta dantza daude... Hala joan dira bide egiten eta 2024an disko berria aurkeztu zuten, bai nazioartean -Japonian izan ziren- zein Euskal Herrian. «Letra satirikoak, pop leloak eta tradizioa eta joera berriak bateratzeko bilaketa nekaezina da Dupla», azaldu zuten aurkezpenean.

Jaietako emanaldiez gain, irailean bira ixteko azken zitak ere iragarri dituzte arabarrek. Iraila hasieran Ingalaterra bi emanaldi izango dituzte, 4an Leeds-en eta 5ean Middlesbrough-en eta 6an Darlington-en, ia jarraian Bermeon (7) aritzeko. Hurrengo astean beste bi zita dituzte agendan, 12an Altsasun eta 13an Saren, hilabete amaieran etxean, Agurainen, kontzertu bikoitzarekin amaitzeko bira 26an eta 27an.

Esan bezala, ez da Dupla eta Joselu Anayak kantu bat sortzeko batzen diren lehen aldia. Aurrekoa 2023an izan zen, txosnetarako 'GTX' izeneko abestia egiteko. Orduan ETSko Iñigo Etxezarreta eta Korrontziko Agus izan ziren haiekin, Leire Betolaza, Josune, Laia, eta Hekthorfolk bezala.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad