Borrar
Euskal kantagintzaren ibilbide oparoa

Euskal kantagintzaren ibilbide oparoa

Aniztasuna. Hainbat mendetan zehar, garai bakoitzeko tresnak erabiliz eta egoera desberdinetara egokituz, euskara izan da abeslari eta musikari askoren hizkuntza, gaur egun mundu osora zabaldu dutena

Domingo, 20 de abril 2025, 00:03

Indalezio Bizkarrondo 'Bilintx'-ek 'Behin batian Loiolan' bertsoa bota zuenetik En Tol Sarmientok 'Zurekin batera' abestia konposatu bitarte 150 urte baino gehiago igaro dira. Denbora guzti honetan milaka izan dira euskaraz sortu diren kantak, asko gaur egunera iritsi direnak, izan ere XX. mende hasieran grabatzeko tresnak asmatu zirenetik musikaren transmisioa asko erraztu zen. Hala ere, XV. mendean idatzitako piezak ere heldu dira gugana, hala nola baladak edo erromantzeak, hainbat kasutan gaur eguneko musika talde askok grabatu dituztenak.

Euskal kantagintzak garai eta egoera desberdinak bizi izan ditu historian zehar, eta Pako Aristi idazleak eta Mikel Markez musikariak, elkarlanean eta aldundiko Kultura departamentuaren laguntzarekin, gida didaktiko batetan jaso dituzte, belalunaldi berriei euskal musika eta kultura-ondarea ezagutzera emateko eta balioan jartzeko. «Herri baten kultura ez da ezerezetik sortzen, denbora askoan pilatu den jakinduria kultural baten ondorioz baizik, garai bakoitzak zituen tresnak erabilita. Ez Dok Amairu taldeak euskal kantagintzaren oinarria ezarri zuen, hortik aurrera bide luzea egin zezan, baina mugimendu hau azaldu aurretik, euskal kantagintzaren inguruan prospekzioa egin nahi izan dugu ere», dio Aristik.

Honela, aurre historian ere musika egiten zenaren testigantza badago, izan ere duela 38.000 urteko flauta bat aurkitu zuten Isturitzeko kobazuloan. Hurrengo datuak aldiz, ez dira XV. menderarte azalduko, erromantzeekin –maitasun kutsua zutenak– edo euskal balada zaharrekin, «Europan modan zegoen generoa». Bataila, traizio, hilketa eta antzeko gauza gogorrak kontatzen zituzten poema narratiboak ziren. Guregana 25 bat balada iritsi dira, eta ezagutzen den zaharrena 'Milia Lasturkoren eresia' hileta-kanta da, Arrasaten hil zen emakume gaztearen heriotza kantagai duena. Garai hartakoak dira ere 'Bereterretxeren Khantoria', Mikel Laboak grabatu zuena, 'Brodatzen ari nintzen', Haizea taldeak musikatu zuena edo 'Beotibarko gudua', Benito Lertxundik abestu zuena.

BEHIN BATIAN LOIOLAN

Hitzak: Bilintx

Musika: John Denver

Interpretea: Egan

BEHIN BATIAN LOIOLAN

Hitzak: Bilintx

Musika: John Denver

Interpretea: Egan

BEHIN BATIAN LOIOLAN

Hitzak: Bilintx

Musika: John Denver

Interpretea: Egan

BEHIN BATIAN LOIOLAN

Hitzak: Bilintx

Musika: John Denver

Interpretea: Egan

Balada hauen egilerik ez da ezagutzen, Aristik dioen bezala, baina XVIII. mende aldera «izen batzuk ezagutzen hasiko gara». Hemen aipatzen ditu Pierre Topet 'Etxahun' kantu sortzailea eta ezagunak egin ziren beste bertsolari batzuk, hala nola Pernando Amezketarra, Zabala, Txabalategi edota Izuelako Artzaia. XIX. mendean sartuta ageri dira Bilintx eta Xenpelar. «Bertsolari hauekin hasi zen kantua edo bertso sorta, egile ezagun baten zigiluarekin». Musika tresnarik gabe kantatzen zuten, eta Jose Maria Iparragirre 'Urretxuko bardoa' izan zen gitarrarekin kantari hasi zen lehenengoa. Bere bertsoak kantu bihurtu ziren bere ahotsean –'Gernikako Arbola', besteak beste–. Garai honetan sortu ziren ere Lore Jokoak, euskal kulturari lotutako jardunaldiak, eta bertso-paperak, bertsolari batek idatzitako bertso sorta. Honi esker iritsi dira guregana hainbat bertso eta kantu.

Lehen grabazioak

Musika ahoz aho transmititzen zen XX. menderarte, baina garai hauetan asmatu ziren grabazio tresnek egundoko bultzada eman zioten musikaren transmisioari, baita euskal kantagintzari. Euskara mintzatuaren eta kantatuaren aurreneko lekukotasun soinudunak 1900. urtean grabatu zituzten, Parisen ospatu zen Erakusketa Unibertsalean, kalitate on samarrarekin, arbelezko disko batean. Hain zuzen bost kantu –horien artean 'Maitia nun zira' «oso azkar kantatua»– eta bibliako bi pasarte izan ziren, Leon Azoulay antropologoak sustatu zituenak.

XIX. mende amaieran eman zen «euskal pizkundea» 1936an bukatu zen «Frankismoak euskal kulturaren gainean ezarri zuen debeku orokorrarekin», gogoratzen du Aristik. Iparraldean mantendu zen bizirik euskal kantagintza eta kultura oro har, eta handik apurka Hegoaldera iristen hasi zen. Hemen aipa daitezke Pierre Bordazarre 'Etxahun-Iruri' pastoraletarako kantu berriak idatziz, 1958 urte inguruan sortu zen Soroak taldea, eta ondoren etorri zen Ainarak. Guztien artean Michel Labeguerie izan zen garai hartan kantaririk ospetsuena eta 1961ean argitaratu zuen disko txiki bat. Bigarren bat ere atera zuen, eta bere kantu bat, 'Gu gira Euskadiko gaztedi berria', himno bilakatu zen. Ondoren Mikel Laboak Baionan ere, Goiztiri argitaletxean, diskoa argitaratu zuen.

XALBADORREN HERIOTZEAN

Hitzak eta musika: Xabier Lete

Interpretea: Xabier Lete

XALBADORREN HERIOTZEAN

Hitzak eta musika: Xabier Lete

Interpretea: Xabier Lete

XALBADORREN

HERIOTZEAN

Hitzak eta musika: Xabier Lete

Interpretea: Xabier Lete

XALBADORREN

HERIOTZEAN

Hitzak eta musika: Xabier Lete

Interpretea: Xabier Lete

Euskal kulturaren «berpizkunde» giro honetan kantari, idazle eta abar bilerak egiten hasi ziren eta testuinguru honetan, 1965ean, kokatu behar da Ez Dok Amairu mugimenduaren sorrera. Ideia Mikel Laboarena izan zen, Bartzelonan ikasketak egin ondoren bertatik ekarri zuen taldearen ideia. Izena Oteiza eskultoreak asmatu zuen, euskal elezahar batean oinarrituta. Xabier Lete, Lourdes Iriondo, Benito Lertxundi, Artze anaiak –txalapartaren doinuak berreskuratu zituzten– edo Laboa bera izan ziren talde honen arpegi adierazgarrienetarikoak. Taldearen helburua euskal nortasun kulturala berreskuratzea eta garaiko kezkak azaltzen zituzten kantu berriak sortzea izan zen. Kontzertuak eskaintzeko «baldintza duinak» ere aldarrikatu zituzten. Hori egin zuten zazpi urtetan. 1970ean 'Baga, Biga, Higa' deitutako ikuskizuna prestatu zuten, non hainbat diziplina artistiko nahastu zituzten: dantza, antzerkia, txalaparta, kantua eta olerkien irakurketa, eta bi urtez emanaldiak eskaini ondoren taldea desegitea erabaki zuten, ondoren bakoitzak bere bideari ekiteko.

Honela, Frankismoaren azken urteetan hainbat kantari eta talde berri azaltzen joan ziren: Antton Valverde, Argoitia anai-arrebak, Oskorri, Gontzal Mendibil, Urretxindorrak, Ameslariak, Urko, Txomin Artola, Imanol, Gorka Knörr, Ortzadar, Pantxoa ta Peio, Niko Etxart... Zentsura gainditu behar zuten oraindik kantariek, eta metaforak erabili zituzten abestien letretan, Benito Lertxundiren 'Loretxoa' kantan bezala.

NIREKIN

Hitzak: Jon Maia

Musika: Asier Gozategi

eta Iñigo Goikoetxea

Interpreteak: Gozategi

NIREKIN

Hitzak: Jon Maia

Musika: Asier Gozategi

eta Iñigo Goikoetxea

Interpreteak: Gozategi

NIREKIN

Hitzak: Jon Maia

Musika: Asier Gozategi

eta Iñigo Goikoetxea

Interpreteak: Gozategi

NIREKIN

Hitzak: Jon Maia

Musika: Asier Gozategi

eta Iñigo Goikoetxea

Interpreteak: Gozategi

Franco hil ondoren «folk taldeen loraldi bat» eman zen, Haizea, Izukaitz, Errobi edo Oskorri horren adibide dira. Berbena taldeak ere indartsu hasi ziren plaza jaietan, Akelarre eta Egan besteak beste. Pop-rock alorrean Itoitz sortu zen eta 1978 urtean bere lehen diskoa argitaratu zuen, 'Lau teilatu' kantua bertan aurki daitekeelarik. Zentsuraren desagerpenak beste herrialdeetan egiten zen musika ezagutzeko aukera eskaini zien hemengo kantariei, eta honela estilo berriak sortzen joan ziren. Aristiren esanetan, bi joera nabarmendu ziren garai honetan: uneko momentu politikoari erantzun nahi ziotenak eta euren lanari ukitu atenporalagoa eman nahi ziotenak. Bakarkako kantarien figura desagertuz joan zen taldeen alde, eta askok sortu berri ziren alderdi politikoen mitinetan parte hartu zuten, milaka pertsonen aurrean kantatuz. Giro honetan, euskal musikarien erreferenteak Inglaterran egongo dira eta handik etorriko dira, hain zuzen, larogeigarren hamarkan hain garrantzitsuak izan ziren rock eta punki mugimenduak.

Mugimendu berriak

Aristiren ustez, 1980ko hamarkada «Ruper Ordorikarekin hasi zen, berak ireki baitzizkion ateak rock erradikalaren aroari». Urte hauetan, Londres edo Berlinen sortzen hasiak ziren mugimendu antisozialak oinarri, erdaraz kantatzen zuten hainbat talde sortu ziren (La Polla Records, Eskorbuto, Barrikada...), baina baita euskaraz egiten zutenak, hala nola Hertzainak, Zarama edo Kortatu, gehienak industria giroko herrietan sortuak.

Denboran aurreran, hurrengo hamarkadan «aniztasunaren garai» heldu zela dio Mikel Markezek. «Ia-ia mundu osoan egiten ziren estiloak iritsi zitzaizkigun eta euskaraz ezagutu ahal izan genituen». Iron Maiden edo Metallica taldearen arrastoari segika Su Ta Gar; heavy hutsetik aldenduz baina musika gogorra eginez EH Sukarra, Etsaiak edo Berri Txarrak; Irlandako folkaren musika egiten Sorotan Bele; edo hip hop doinuekin Su Ta Gar, James Brown kantari beltza parafraseatuz 'Euskalduna naiz eta harro nago' kantatu zuten. Aldi berean kantautore belaunaldi berri bat ere eszenaratu zen, Anari, Mikel Urdangarin edo Txuma Murugarren, batzuk aipatzekotan.

SARRI SARRI

Hitzak: Lourdes eta Josu Landa

Musika: Toots Hibbert

Interpretea: Kortatu

LAU TEILATU

Hitzak eta musika: Juan Carlos Perez

Interpretea: Itoitz

SARRI SARRI

Hitzak: Lourdes eta Josu Landa

Musika: Toots Hibbert

Interpretea: Kortatu

LAU TEILATU

Hitzak eta musika: Juan Carlos Perez

Interpretea: Itoitz

SARRI SARRI

Hitzak: Lourdes eta Josu Landa

Musika: Toots Hibbert

Interpretea: Kortatu

LAU TEILATU

Hitzak eta musika: Juan Carlos Perez

Interpretea: Itoitz

SARRI SARRI

Hitzak: Lourdes eta Josu Landa

Musika: Toots Hibbert

Interpretea: Kortatu

LAU TEILATU

Hitzak eta musika: Juan Carlos Perez

Interpretea: Itoitz

«Trikitiaren boom-a» –Kepa Junkera eta Tapia eta Leturia buru– eta «udako kantaren fenomenoa» garai honetan iritsi ziren ere, Markezek gogoratzen duen bezala, eta honek «instrumentu tradizional bat eta herri musikatik zetorren joera bat musika modernoagora ekarri zuen». Ordutik asko izan dira trikiaren doinua molde guztietako formatuan sartu duten taldeak: Esne Beltza, Xabi Aburruzaga, Korrontzi, Neomak edo Huntza, besteak beste.

ALDAPAN GORA

Hitzak eta musika: Huntza

Interpretea: Huntza

ALDAPAN GORA

Hitzak eta musika: Huntza

Interpretea: Huntza

ALDAPAN GORA

Hitzak eta musika:

Huntza

Interpretea: Huntza

ALDAPAN GORA

Hitzak eta musika: Huntza

Interpretea: Huntza

Milurteko berrian «internetak hankaz gora jarri zuen musikaren mundua, euskarrien beharra zalantzan jarri zuenean». Musikara hurbiltzeko modua aldatu zen, izan ere diskoa erosteko beharrik ez zegoen, saretik deskargatu baitzitezkeen abestiak. Entzulegoak ia munduko musika guztia zuen eskura eta honek euskal kantariak munduan egiten ziren produkzio onenekin lehiatzera behartu zituen. Garai honetan talde berriak sortzen joan ziren ere, Ken Zazpi, Gatibu, Zea Mays edo ska-reggae erritmoekin loturikoak –Skunk, Koktro Deslai edo Betagarri–.

Tekonologia berriek euskal kantagintza mundu osoan zehar zabaldu dute, streamingari esker hein handi batetan. Eta sare sozialek garrantzi handia hartu dute, kantari eta musika taldeen ispilu baitira. Honek, euskal taldeen doinuak milioka pertsonek entzutea ekarri du. Huntza taldearen 'Aldapan gora' abestia euskaraz YouTuben gehien erreproduzitu den kantua da, milioika bistaratzerekin, baina Izaro kantariak, En Tol Sarmiento, Nøgen, Bulego edo ZETAK taldeek ere milaka jarraitzaile dituzte baita Euskal Herritik kanpo. Duela 150 urte eremu txiki batetan bakarrik hitz egiten zen hizkuntza orain munduko edozein herrialdetan entzuten da euskal musikariei esker.

Una guía didáctica para acercar la música vasca a los adolescentes

El escritor Pako Aristi y el músico Mikel Markez son los autores de la gúia didáctica 'Gora euskal kantagintza' editado por el departamento de Cultura de la diputación en el marco del programa Kultura Eskola. Dirigido a jóvenes de entre 12 y 16 años, la guía abarca un extenso recorrido por la historia de la música vasca, desde sus orígenes hasta la actualidad, y explora temas como las canciones tradicionales, el movimiento Ez Dok Amairu, el auge del rock radical vasco, la bertsolaritza en la música o el impacto de las plataformas digitales y las redes sociales.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskal kantagintzaren ibilbide oparoa