Etzakit taldeak 'Zergatik ez?' lelopean ospatuko du 30. urteurrena

Sare sozialetan galdera bota ostean, 2026ko urtarrilaren 5ean Oialumen emanaldia eskainiko dutela iragarri dute

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 26 de septiembre 2025, 10:02

Haize freskoa leku itxietan beti ederra den bezala, hautsak ere harro ditzake. Halaxe izan zen 1995ean Etzakit taldeak euskal musikaren eszenan egindako agerraldian, trikitia eskuan bai, baina bestelako instrumentuekin nahastuz egin baitzuten. 'Zergatik ez' kantuak ederki jaso zuen filosofia hori, abestiaren letrak bestelako gai bati, harreman afektibo-sexualei, heltzen badie ere. Orain, 30 urte beranduago, Etzakit taldeko kideek kontzertu «oso berezia» iragarri dute.

Publicidad

«ETZAKIT BERRIZ, HEMEN DA! Pozik gaude berriro oholtzara itzultzeaz! 1995ean Oialume dantzalekuan eman genuen lehen kontzertua, eta 2003an bertan izan genuen azkena. Orain, Xabi, Jon Mari, Aitor eta Ander berriro elkartuta, 2026ko Urtarrilaren 5ean ikusiko dugu elkar Oialume dantzalekuan», dio zabaldutako mezuak. Sarrerak datorren asteazkenean, urriak 1, 12:00etan jarriko dira salgai https://oialume.eus webgunean.

Zortzi urteko ibilbide hartan Etzakitek bi disko gogoangarri kaleratu zituen, 'Etzakit' (Elkar, 1998) eta 'Goiz edo noiz?' (Elkar, 2000). Horietako hainbat kantu berbena edo erromeria askotan entzun ziren.

Oharrak dioen bezala, azken urteotan kideak hainbat musika proiektutan murgildu dira. Besteak beste, zenbait kide Esne Beltzan batu ziren eta Etzakiteko bertsioren bat egin zuten, esaterako 'Txikita' kantua 'Made in Euskal Herria' (Gaztelupeko Hotsak, 2008) diskoan.

Mugak hautsiz

Artikulua irekitzen duen analisi/iritzia ez da esateagatik jarritakoa. Hala oroitzen zuen trikitiaren ibilbidea aztertzeko hedabide honek egindako erreportajean Solano berak, Etzakiten aroan «trikitia eta gitarra elektronikoa nahastea askorentzat sakrilegioa» izan zela nabaritu baitzuten. Txisturen bat entzun zuten. Hainbeste non, Solanok berak, instrumentuaz nahazkuta amaitu zuen. Zorionerako, Fermin Muguruzaren bitartekaritza eta bultzada bitarte, berriro hartu zuen eta The Solano's edo aipatutako Esne Beltza heldu ziren, azken hau 'Euskal Herria Jamaika Clash' (Talka, 2006) diskoaren grabazio ostean.

Publicidad

Taldeak izandako ibilbidearen erakusle da 2003an oholtza utzi bazuen ere, 20 urte beranduago, 2024ko Durangoko Azokarako kartela egiterakoan Udatxo eta Balu artistek egindako keinua egin zietela collage-an.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad