Talde iruindarrek kontzerturako sarrerak agortuta dago.

Bengo, Miren, Chill Mafia eta Hofe x 4:40 ariko dira 16. Donostikluba festibalean

Donostia Kultural antolatzen duen jaialdia «garai berriekin bat egin eta eguneratzen diren musika- lengoaia berriak hartzeko prest» dago

Jueves, 9 de diciembre 2021, 19:00

Donostikluba festibalaren aurreneko edizioa egin zenean, orain dela hamasei urte, zortzi zeuzkan Bengok (Oiartzun, 1997), bi gutxiago Mirenek (Donostia,1999). Chill Mafia kolektiboko kideak ere hortxe-hortxe ibiliko ziren... Horiek izango dira alegia abenduaren 17an eta 18an Intxaurrondoko Kultur Etxeak egingo den jaialdiko protagonistak: Bengo eta Miren 17an; Chill Mafia Hofe x 4:40-rekin 18an. Emanaldi biak 20:00etan izango dira, aurreneko kontzerturako sarrerek 10 euroko prezioa dute eta salgai daude Donostia Kulturaren webgunean. Chill Mafia + Hofe x 4:40-ren emanaldirako sarrerarik erosten ez saiatu, agortuta baitaude denak.

Publicidad

Hamasei urteren buruan buelta asko eman ditu musikak, eta Donostia Kulturak antolatzen duen festibalak berak ere bai. Antolatzaileen hitzetan, «hirian erreferentzia den Indoor Jaialdi Urbanoa, garai berriekin bat egin eta eguneratzen diren musika- lengoaia berriak hartzeko prest dago», eta «musika pentsalari-askeei eta gazteei irekitako espazioa» da, «joera berrietarako leihoa», «tokiko musikariak errespetatuz» trap, hip hop, lo-fi, pop independentea eta mota horretako musikak gogoko dituztenen bilgunea.

Bengo oiartzuarra «hip-hop kulturaren baitan dagoen artista dela esan genezake», diote aurkezpenean. Break dantzaria eta abeslaria da eta, musika sarera igotzen sei-zazpi urte badaramatza ere, euskaraz grabatutako '4 Taupada' izeneko albuma du estreinako lana. Aukera aparta batik bat plataforma digitaletan ibiltzen den musikaria aurrez aurre ezagutzeko.

Mirenek, berriz, Lo-Fi, Hip Hop eta beste hiri-erritmo batzuk uztartzen dituen. Bartzelona bizi den artistak modu independentean lortutako milioi bat entzuketa baino gehiago ditu eta ari da bere tokia egiten. Nabarmendu dutenez, «Xavibo, Hens eta Marc Seguí bezalako artistek donostiarraren talentuari erreparatu eta kontzertu batzuk irekitzeko ardura eman diote».

Abenduaren 18an, berriz, Chill Mafia + Hofe x 4:40-ren kontzertua izango da Intxaurrondon Donostikluba jaialdiaren baitan. Chill Mafia bezala, Iruñean sortutako proiektua da Hofe x 4:40, Igotz Mendez kantariaren eta Xabier Lafuente eta Marcos Galech produktoreen eraginez. Intxaurrondon elkarrekin ariko diren nafarrak lehendik ere batera aritutakoak dira; haien arteko lankidetzaren emaitza da, adibidez, iraila hasieran plazaratu zen 'Barhkatu'.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad