Azken bi kontzertuetarako sarrerak, salgai
Irailaren 28an Lohi Ensemble izango da Gasteizko Montehermoso Kulturgunean eta azaroaren 23an Libe
DV
Lunes, 1 de septiembre 2025, 17:42
Gasteizko Montehermoso Kulturgunean egiten den Klaustro Sounds zikloaren 2025. urteko denboraldiko azken bi kontzertuetarako, irailaren 28an Lohi Ensemble eta azaroaren 23an Libe, salgai daude astelehen honetatik kulturgunearen webguneko 'Klaustro Sounds 2025' atalean. «Montehermoso Kulturguneko Klaustroan sortzen den espazio eta giro bereziaren arkitekturarekin hitz egiten duten proposamenak jasoz», azaldu dute
Publicidad
Lohi Ensemble taldeak piano-harpa bat oinarri hartuta egindako musika tresna bat aurkeztuko du. Haren soinuaren potentzial osoa aztertuko da, hainbat prozesaketa eta modulazio baliatuta. Inprobisazio-saio baten bidez, harparen soinuak eta elementu elektroakustiko eta elektronikoak nahastuz eta integratuz, elkarrizketa organikoa sortu nahi dute espazioarekin eta entzuleekin.
Horretaz gain, zikloa itxiera emango dio Libek. Kantuak ahotsetik hasita sortzen ditu, piano eta sintetizadoreekin lagunduta, eta hortik aurrera haziz doaz gitarra atmosferikoen eta erritmo distortsionatuen geruzei esker. Giro ilun bezain ederrean murgiltzen gaituzte ahots doinu eta harmoniek. Une leun eta hauskorrak eskaintzen dizkigu batzuetan, efektuz josiak, ametsetakoak balira bezala, baina energia eztanda epikoak ere iristen dira, dena intentsitatez bustiz. Bidaia bat da, Liberen zuzenekoetan nortasun osoz goza daitekeena.
Bi emanaldietarako sarrerak jada salgai daude Montehermoso Kulturguneko webgunean, 'Klaustro Sounds 2025' atalean 5 euroko prezioan. Zuzenekoak 19:00etan hasiko dira eta ateak 18:30ean irekiko dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión