'Udaberria Sutan', 99 haiku biltzen dituen antologia
Joxemari Iturraldek idatzitako «2000-3000» poesietatik egindako aukeraketa biltzen du liburuak
«Haikuari buruz irakurri nuen lehen erreferentzia unibertsitatean nengoenean izan zen». Eta bat-bateko maitasuna izan zen. Esaldi horrek hasten du Joxemari Iturraldek aurkeztu berri duen 'Udaberria sutan' (Pamiela) eta idazlearen azken lana fruitu bezala eman duen urte luzetako harremana.
Publicidad
Octavio Pazen liburu batek sortu zion irrika eta ostean Londresen zein Berkeleyn egindako egonaldietan sakondu ahal izan zuen. Ibilbideak, gainera, zenbait anekdota utzi ditu. Bereziki, poesia japoniarra eta haikua mendebaldeko kulturatik oso urrun kokatzen direnez, jauzi horrek sortutakoak. Izan ere, poemek ez dute zerikusi bera toki batean edo bestean, eta salto hori egitea ez da erraza. Lehen eskutik bizi izan zuen Iturraldek.
Ilustratzeko bi pertsonal kontatu ditu Donostiako Liburu Azokaren barnean egindako aurkezpenean: lehena, Suediako iparraldean zela irratsaio batean Lucho Gatica txiletarraren 'El reloj' boleroa entzutean; eta, bigarrena, udaran poeta argentinar bat uztailak berarekin dakarren tristurari buruzko poema bat errezitatzen ari zenean.
Egoera batan zein bestean entzuten ari zenak ez zuen inolako zentzurik Iturralderentzat zegoen toki eta testuinguruagatik. «Une hartan ez zuen ere ezer ulertu». Hor kokatu du haikua, arau oso ezohikoak dituelako. Ezagutza falta horretarako mugarrietako bat Japoniak XVII. eta XIX. mendeen artean bizitako itxiera izan zela azaldu du idazle tolosarrak. Mugak irekitzean mundu osoak bertara begiratu zuen. «Jose Juan Tablada diplomatikoa 100. urtean zuzenean itzultzen hasi zen arte itzulpenaren itzulpena soilik irakur genezakeen». Eta bide horretan urte askoan 'kigo' terminoa, haiku bat eratzeko funtsezkoa, ez zen ezagutu.
Haikuaren «hiru arauak»
Iturraldek azaldu duenez tradizio japoniarrean hiru arauetako bat da «silaba kopuruarekin, 5-7-5, eta errima ez izatearekin batera», eta idazle tolosarrak idatzikoek denak betetzen dituzte. «Kigoak bere hedadura handitzen du apur bat, zentzu zabalagoan hartu baitut: naturari, unibertsoari, eguraldiari... erreferentzia eginez».
Publicidad
Haikuak iheskortasun hori, momentuko hori adierazi nahi duela zehaztu du Iturraldek uste duelako «une horretan datzala edertasunak». Izan ere, japoniar jatorriko poema horiek «trinkoak dira, laburrak, plastikotasun eta ikusgarritasun handikoak».
«Haikuak, japoniar jatorriko poemak, trinkoak dira, laburrak, plastikotasun eta ikusgarritasun handikoak»
Joxemari Iturralde
Argitaratutakoa lehen poesia-liburua bada ere, Jose Angel Irigarayk zehaztu duenez «hautaketa sakona» egin behar izan du egileak, aspaldiko ohitura baitu haikuak idaztearena, «euskaraz zein gaztelaniaz». 'Udaberria sutan', beraz, 99 haikuk osatutako antologia da, «poesia japoniarraren mundua hurbiltzeko sekulako lana».
Publicidad
Iturralderen lehen lanak Pott aldizkarian argitaratu ziren 1977an eta ordutik ipuingintza, nobela, saiakera eta itzulpengintza landu ditu. Jose Angel Irigarayk laburtu duen bezala, idazle tolosarrak «ibilbide oso oparoa gure literaturaren munduan. Idazki aski ezagunekin». Horri estilo aldetik duen «literatur kritikoa» gehitu dio Irigarayk, «oso modu jakintsuan» egiten duena.
Irakasle 40 urtez, azken boladan literatur tailerrak ematen ditu kultur etxe eta liburutegietan. Zehazki, azken hiru urteetan Oñatiko udal liburutegian. Aurkezpenean azaldu duenez, ziurrenik hurrengo urtean ere jarraituko du eta udazken aldera liburu bat kaleratuko dute udazken aldera. «Dozenaka haiku idatzi ditugu», azaldu du.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión