Miren Agur Meabek eta Aiora Jakak irabazi dituzte Vitoria-Gasteiz sariak
César Mallorquí idazlearen 'El círculo escarlata' euskaratzeagatik irabazi du Meabek, eta Ibon Martínen 'Onin y el secreto de las brujas' itzultzagatik Jakak
Viernes, 12 de noviembre 2021, 16:41
Miren Agur Meabek eta Aiora Jakak irabazi dituzte Gasteizko Udalak, Euskara Zerbitzuaren bitartez, 2002 urteaz geroztik ematen dituen Haur eta Gazte Literaturako Vitoria-Gasteiz Sarien 18. edizioa. Berauen berezitasuna da ez dituztela sorkuntzako lanak saritzen, baizik eta itzulpenak.
Publicidad
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak iragarri duenez, Miren Agur Meabek César Mallorquí idazlearen 'El círculo escarlata' lanaren itzulpenagatik lortu du saria, eta 9.000 euro eskuratuko ditu. Bestalde, Ibon Martín-en 'Onin y el secreto de las brujas' liburuaren itzulpenagatik lortu du saria Aiora Jakak, eta beste 9.000 euro irabazi ditu.
Guztira 16 lan aurkeztu dira aurtengo sarietara, horietako hamar haur literaturaren kategorian. Karlos del Olmo Serna, Aintzane Atela Gurrutxaga, Ainara Ruiz Benito, Miren Ibarluzea Santisteban eta Karlos Zabala Oiartzabal izan diar epaimahaikide. Aiora Jaka zein Miren Agur Meabe aurreko urteetan ere izan dira sarituak.
'Zirkulu gorrimina' ('El círculo escarlata'-ren euskarazko itzulpena) Giltzak argitaratu zuen, eta 2002an Edebé saria irabazi zuen 'Xivaren malkoak'-en ('Las lagrimas de Shiva') jarraipena da, nahiz eta modu independentean irakur daitezkeen biak. Irakurlee gaztentzako liburuak dira biak, abenturaz eta misterioz beteak.
'Onin eta sorginen sekretua', berriz, batik bat nobela beltza lantzen duen Ibon Martín idazle donostiarrak sortutako Onin pertsonaiaren laugarren abentura da. 'Oninen abenturak' bildumako gainerako liburuak bezala, haurrei zuzendutako lana da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión