Mikel Ayllon, Goiatz Labandibar, Itziar Ugarte eta Nora Canal.

Gabriel Aresti lehiaketan nagusitu eta nabarmendu diren ipuinak, argitara

Ereinek 2019 eta 2020 urteetan saritutako narrazioak bi liburutan kaleratu ditu, batean euskarazkoak eta gaztelaniazkoak bestean

n. azurmendi

Lunes, 8 de noviembre 2021, 17:07

Bilboko Udalak antolatzen duen Gabriel Aresti ipuin lehiaketaren 2019 eta 2020 urteetako edizioetan nagusitu edo nabarmendu ziren ipuinak irakurleen esku daude, azken urteetan egin bezala Erein argitaletxeak liburu bilakatu eta kaleratu baititu: liburu batean euskarazko irabazle eta accesitak, eta beste batean gaztelaniazkoak.

Publicidad

Aurkezpena denek batera egin dute Donostian. Uxue Razkin editorearekin batera, aurrez aurre mintzatu dira beraien ipuinez Mikel Ayllon, Goiatz Labandibar, Itziar Ugarte eta Nora Canal. Canalek, hain zuzen, gaztelaniazko kategorian irabazi zuen iaz 'La tumba de Adam Smith', eta bera izan da, gaztelaniazko ipuin sarituen artean, aurkezpenera gertutatu den bakarra. Pantailaz bestaldetik mintzatu dira gainerakoak.

Liburu bietan azken bi edizioetako ipuinak bildu dituzte, 36. eta 37.ekoak. Euskarazkoei dagokienez, 2019ko deialdian Iñaki Irasizabal durangarraren 'Epailearen aginduz'-i eman zion sari nagusia epaimahaiak, eta bi accesit ere izan ziren, Goiatz Labandibarren 'Senide kontuak' eta Asier Serranoren 'Gure Gernika galduak' narrazioentzat.

Iaz, berriz, Mikel Ayllonek irabazi zuen sari nagusia, 'Emakume-bala' ipuinarekin, eta bi accesitak jaso zituzten Itziar Ugarteren 'Beraneanteak' ipuinak eta Lourdes Unzuetaren 'Neskatoa ogi bila doanekoa'-k.

2019ko edizioko saridun bakarra izanik, Goiatz Labandibarrek hartu du aurrena hitza. Adierazi du accesita eman zion ipuina, 'Senide kontuak', ez dela oso ohikoa bere idazteko moduan. Idazle oiartzuarra ipuingilea da batik bat, eta 2013an bi urte lehenagoko Igartza sariaren laguntzarekin idatzitako 'Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak' argitaratu zuenetik beste bi bilduma ekarri ditu, 2016 eta 2019 urteetan. «Kutsu iluna» duen ipuinak lagun batek kontatutako istorio erreal bat du abiapuntu: Euskal Herritik Ameriketara joandako bi anaien arteko liskarrak, alegia.

Publicidad

Labandibarrek bezala, iaz irabazle izan zen Mikel Ayllonek aitortu du erdi ahaztuta zeukala saria eman zion ipuina. «Sariak beti etortzen dira ondo», esan du, nabarmenduz saririk handiena irakurleengana iristeko aukera izatea da. Bergogoratze ariketa egin ostean, 'Emakume-bala' ipuinaz mintzatu da iaz 'Zoriontsuak izatea aukeratu genuen' (Elkar) ipuin-bilduma (55. Donostia Hiria Kutxa Saria irabazitako ipuinak ematen dio izenburua liburuari) argitaratu zuen idazle arabarra. Pertsonaia nagusia Kalifornian bizi den euskal jatorriko emakumea da. Berkeley Unibertsitatean lan egiten du eta, giroak eramanda, «aktibista da, ia inertziaz. Krisi existentziala etorriko zaio ikusten duenean zirku batean emakume-bala izateko iragarkia...».

Beste accesita irabazi zuen Lourdes Unzueta idazle bizkaitarraren faltan, aurten bertan Susarekin 'Gu gabe ere' poema liburua argitaratu duen Itziar Ugarte kazetari eta idazleak bere 'Beraneanteak' ipuina izan du hizpide. Onartu du poliki idazten duela, prosa gutxi, eta ipuin hau izan zela neurri batean bere buruari jarritako enkargua, «apurka-apurka zutik jartzen» joan zena, lehiaketaren aitzakitan eta «bidean asko disfrutatuz». Bera ere ipuinarekin ia ahaztuta egon arren, gogoratu du kostako herri batean gertatzen dela istorioa, «definizio itxietatik ihes egiten duten harremanetan» arakatzen duena, badagoelako «eramu zabal bat hortik kanpo gelditzen dena, esperimentatzeko, norberaren gogoetara egokitzeko».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad