Liburuaren Nazioarteko Eguna
Euskal editoreen gomendioakEgun berezia da gaurkoa eta hainbeste liburu artean zein irakurri hautatzea zaila da maiz. Zerrenda osatzeko, zazpi argitaletxetako ordezkariri euren proposamena eskatu die DVk
Igande honetan Liburuaren Nazioarteko Eguna da eta honen karira hainbat dira herri eta hirietan antolatutako ekimen edo proposamenak. Besteak beste azokak, non ohikoa den liburuak erostea bai norberarentzat zein ingurukoei oparitzeko. Une horretan baliteke zalantzaren bat sortzea liburu egokiena zein den hautatzean. Hala, DVk zazpi argitaletxetako editorerekin hitz egin du gomendioak eskatzeko.
Editoreen lanak markatzen du hein batean zein produktu helduko den merkatura. Baina eurak ezin kaleratzen den guztia kontrolpean izan. Horregatik galdetu diegu ea beste argitaletxeek aurkeztutako liburuetatik zein plazaratu nahi izango zuten.
Ez da txikia argitaletxe bakoitzak duen katalogoa: poesia, eleberria, saiakera, ipuin-bildumak, antologiak, aforismoak... Estiloak adina dira hauen barnean egin daitezkeen azpi-sailkapenak. Horietatik zein gomendatuko luketen galdetu diegu.