Itxaro Borda, 'Euri zitalari esker' aurkeztu zuen egunean. usoz

Eider Rodriguez eta Itxaro Borda dira 111 Akademiaren 2021eko sariko finalistak

Bi lan horien artean hautatu beharko dute sariduna akademiakideek apirilaren 24ra bitartean

Miércoles, 6 de abril 2022, 16:36

Eider Rodriguezen 'Eraikuntzarako materiala' eta Itxaro Bordaren 'Euri zitalari esker' dira 111 Akademiaren 2021. urteko sariko finalistak, eta orain, akademiakideek bi lanen artean hautatu behar dute zein izango den sariduna.

Publicidad

111 Akademiak jakinarazi duenez, Juan Kruz Igerabideren 'Doneaneko alaba', Eider Rodriguezen 'Eraikuntzarako materiala', 'Itxaro Bordaren 'Euri zitalari esker', Lander Garroren 'Faith', Irati Goikoetxearen 'Herriak ez du barkatuko', Kirmen Uriberen 'Izurdeen aurreko bizitza' eta Alberto Ladron Aranaren 'Mendekuaren hazia' izan dira lehian sariaren bigarren txandan, lehenengo bueltan boto gehien jaso zuten zazpi obrak, alegia.

Bigarren bueltan saridun izendatzeko beharrezkoa den botoen %40 lortu duen lanik ez da izan eta, beraz, boto gehien jaso duten bi obrak aurtengo finalera pasatu dira: Eider Rodriguezen 'Eraikuntzarako materiala' eta Itxaro Bordaren 'Euri zitalari esker'.

Orain, bi lan horien artean hautatu beharko dute sariduna akademiakideek apirilaren 24ra bitartean. Gauzak ondo bidean, akademiak apirilaren amaieran emango du ezagutzera 2021eko 111 Akademiaren Saria.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad