Durangoko Azoka

Lehen taupada emateko prest dago Durangoko Azoka

Durangoko Azokako sareko dendaren biltegian dena dago pronto 55. edizioa hasteko

DV

Donostia

Jueves, 3 de diciembre 2020

Hastera doa Durangoko Azoka. Ostiraletik abenduren 8ra bitartean, kulturzaleek 2.300 produktu izango dituzte eskura Azokako sareko dendaren biltegian. Antolaikuntzak jakitera eman duenez, aurreko urteetan erakusmahaietan zeuden liburuak, diskoak, ikus-entzunezkoak edota papergintzako produktuak egongo dira salgai webgunean. Kontsulta egin daiteke jada webgunean eta «desioen saskia» osatu, ostiraletik aurrera erosketa amaitzeko. Lehenengo mila erosketek, gainera, 'taupaDA!' poltsa berezia jasoko dute doan, erosketarekin batera.

Publicidad

Biltegiaz gain, Landako Gunean bertan kultur jarduerak eta ikuskizunak ere antolatuko dira Azokako egunetan zehar. Hain zuzen, Durangon 100 kultur ekitaldi baino gehiago antolatuko dira, Landako Gunean eta Plateruenan.

Urtero bezala, Ikasle Goizarekin hasiko da Durangoko Azokako egitaraua. Aurten ez da ikasle uholderik egongo Landakon, eta beren ikastetxeetatik jarraitu beharko dute haientzat sortutako programazioa. Azokako webgunean ikus-entzunezkoen bidez sortutako hainbat tailer izango dituzte eskura, besteak beste, bikoizketa tailerra, blender, ilustrazioa, nola sortu liburu bat edo yogipuinak.

Horrez gain, Ikasle Goizak ere beste ekimen berezi bat izango du. Oihan Vegak eta Oizeder Mayo kazetariek sortzaile ezberdinekin elkarrizketa saioa gidatuko dute eta www.durangokoazoka.eus webgunean jarraitu ahalko da zuzenean. Liher musika talde donostiarrak, Kai Nakai abeslariak (iaz Azokako Sormen Beka irabazi zuen sortzailea) eta Erika Elizari eta Aitor Arana idazleek parte hartuko dute.

Azokako lehenengo goizean, Musika Bulegoarekin elkarlanean antolatutako beste ekimen bat ere izango dugu: DA! PRO. Horrela, bigarren urtez, musikariak eta musika industriaren topagunea izango da Durangoko Azokan. Musika taldeek aurkezpenak egingo dituzte programatzaile eta teknikarien aurrean, euren proiektuak bertatik bertara aurkezteko. Aurten 15 taldek parte hartuko dute.

Publicidad

Lehen taupada

Bestalde, 55. Durangoko Azokako inaugurazio ekitaldia ostiraleko 18:00etan izango da, Landako Gunean. 'Azokaren lehen taupaDA!' izeneko ekitaldia Xabier Madariagak gidatuko du, eta Eñaut Elorrieta, Kirmen Uribe (New Yorketik) eta Bagara dantza taldearen «taupadak ikusi, entzun eta sentitzeko aukera egongo da».

Horrez gain, Azoka babesten duten erakunde publikoetako ordezkariak egongo dira bertan, hala nola Eusko Jaurlaritzakoak, Durangoko Udalekoak eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako foru aldundietakoak.

Ohi den bezala, eguna Plateruena Kafe Antzokian amaituko da. Iazko Azokako sormen beka irabazi zuen Kai Nakai abeslari gasteiztarrak 'Baimenik gabe' lehenengo diskoa aurkeztuko du, 19:30etik aurrera.

Publicidad

Ekitaldi guztiak 'streaming' bidez eskainiko dira webgunean. Halaber, hurrengo egunetako ekitaldietarako sarrerak ere bertan erreserba daitezke.

Durangoko egitarauari dagokionez, dagoeneko agortu dira hainbat aurkezpenetarako gonbidapenak: Gatibu, Zetak, Rafa Rueda, Kohatu, Mikel Urdangarin, Bulego, Peio eta Itsua, Korrontzi, 'Koralaren distira' ipuin kontaketa, 'Itsas hariak' ikuskizuna. Halere, oraindik badago aukera hainbat solasaldi, kontzertu eta aurkezpenetarako gonbidapenak erreserbatzeko.

Gainera, 'Zu non, han DA!' ekimenaren baitan ere, «agortuta» kartela eskegi da jada hainbat kontzertutan, esaterako, Atarrabiako Totemen eta Donostiako Dokan eta Dabadaban. Bilbon Zea Mays eta Ene Kantak ikusteko sarrerak ere agortu dira, bai eta Amurrion Izatefaltsua eta Rodeo eta Gasteizen Brigade Loco eta Barne Guda ikusteko sarrerak ere.

Publicidad

Kontzertuak zuzenean ikusteko aukera badago oraindik Amurrion (Sara Zozaya), Azpeitian (Sua eta Gatiburen bigarren saioa 16:30ean), Bermeon (Gatom, J Martina, Joseba Irazoki eta Inoren Ero Ni), Bilbon (Nogen), Gasteizen (Amorante eta Moxal) eta Ondarroan (Dupla, Nikotina, Patxuko Nice eta Ezpalak).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad