Miren Narbaiza. Ibai Aizpurua. MAIKA SALGUERO
Miren Narbaiza

«Kultura denengana heltzea eta denei eskaintzeko aukera izatea da guk nahi duguna»

Miren Narbaiza hiru urte daramatza Ahotsenearen arduradun lanetan eta argi dauka gunearen helburua zein den: «Euskal ekoizle guztiek, bai hasiberriek zein beteranoek, beren espazioa izatea Azokan»

NAHIKARI CAYADO

Martes, 6 de diciembre 2022, 07:17

Miren Narbaiza abeslaria da eta betidanik izan du musika bere zainetan. Eibartarra, Ahotsenea gunearen arduraduna da duela hiru urtetik hona, pandemiaren urtean hasita, hain zuzen. Karguan hasiera gogorra izan bazuen ere –koronabirusak dena hankaz gora jarri zuelako–, musikaren eta literaturaren gune horrek gogor eusten dio Azokari, eta askorentzat bera da espaziorik gogokoena. Aurtengoan 15 urte betetzen ditu, eta lehenengo eguneko helburu berbera mantentzen duela adierazten du Narbaizak: «Sortzaileen plaza da. Bertan daukate aukera maitasun handiz egindako lanak jendaurrean aurkeztu eta azaltzeko».

Publicidad

– Durangoko Azokak orain dela 15 urte egin zuen apustu Ahotsenearen alde.

– Hala da, 2008an sortu zen. Hasiera batean, jardunaldi bakarrekoa izan zen. Pare bat urtera, hiru egunetarako zabaldu zen; eta urteekin, pisua hartzen joan da gaur egunean daukan formatura iritsi arte. Gotzon Barandiaran eta Edorta Jimenez idazleek sustatu zuten gune berri honen sorrera. Sortzaileen eta zaletuen arteko harremana estutzea bilatzen zuten, eta baita Azokako salerosketa gune erraldoi horretan liburuek eta diskoek zuten adinako presentzia izatea egileek ere.

– Mantentzen al ditu gaur egungo Ahotseneak hasieran ezarritako helburuak?

– Bai. Esan bezala, Ahotsenearen helburua oso argia da: euskal sor-tzaile guztiek beren espazioa izatea Azokan. Eta plaza duin bat eskaintzea sortzaile berriei eta beteranoei. Oso garrantzitsua da egileek maitasun handiz egindako lana jendaurrean aurkezteko aukera izatea: prozesua azaltzea, ideia izatetik sortzera arteko prozesu hori kontatzea. Izan ere, modu horretan, jendeak gehiago balora-tzen du sortzaileak egindako lana, eta horrek asko laguntzen du erosterako orduan. Hau da, beste modu batez erosiko duzu produktu bat atzean dagoen lana eta esfortzua ezagutzen badituzu. Eta hori da hain zuzen Ahotseneak urte hauetan lortu duena, ekoizleen eta zaleen arteko harreman hori sortzea eta sendotzea.

– Zuk hiru urte daramatzazu karguan, 2020tik hain zuzen. Pandemiak ezinbestean markatutako hasiera.

– Oso gogorra izan zen bai nire-tzat eta baita guztiontzat ere. Ez genekien zer egin zitekeen, ez nola egin, ez ezer. Denon artean saiatu ginen Durangoko Azoka mantentzen eta formula egokia aukeratzen ospatu ahal izateko. Eta azkenean, lan askoren ondoren, ondo egin genuela uste dugu. Azokak bi espazio baino ez zituen: Landako Gunea eta Plateruena. Aforoa mugatua zen, ikuskizunak eta ekitaldiak streaming bidez ematen ziren, standak egon beharrean biltegi erraldoi bat geneukan... zoramen hutsa. Baina aurten bai, esan dezakegu normaltasunera itzuli dela guztiz bai Azoka bera eta baita gune guztiak ere, Ahotsenea barne.

«Sortzailearen azalpenak entzunda, jendeak gehiago baloratzen du egindako lana, eta horrek laguntzen du erosterako orduan»

– Eta gainera, Durangotik irten eta Euskal Herriko beste herri batzuetara hedatu zenuten Ahotsenearen proiektua urte horretan bertan.

– Horrela da bai. Musikariei eta idazleei Durangoko Azokatik kanpo zeuden hiru gune eskaini genizkien Ahotseneatik. Elkarte bezala aliatu ginen kulturaren beste plaza batzuk jarrita sortzaileek beren lanak erakusteko aukera gehiago izan zezaten. Aipatu dudan bezala, kultura denengana heltzea eta denei eskaintzeko aukera izatea da guk beti nahi duguna. Horregatik, garrantzitsua da azpimarra-tzea Azokak euskal kulturan daukan garrantzia, baina inportantea da, halaber, egun horietan kulturari ematen zaion garran-tziak jarraipena izatea urte osoan, beharrezkoa baita.

Publicidad

Emakumearen presentzia

– Pandemiari eutsi eta indarrez beteta dator 57. edizio honetan Ahotsenea

– Oso programa polita daukagu aurten. Beti bezala, liburuen aurkezpenak Bartolome Ertzilla musika eskolan izango dira, eta diskoen aurkezpenak, berriz, Plateruenean. Aurten ez da sarrerarik hartu beharko eta publikoa etortzera animatzen dugu. Denetarik aurkituko dute datozen egunetan. Alde batetik, nobela, itzulpen, poesia zein komiki liburu askoren aurkezpen politak egongo dira, eta bestetik, aukera asko izango dira salsatik hasi eta rockeraino musika mota ugariz goza-tzeko. Eta, noski, rapa eta musika urbanoa ere presente egongo dira.

– Zure ustez, zer puntutan dago gaur egun euskal literatura?

– Galdera potoloa da hori. Nire ikuspuntutik zera esan dezaket, azken urteetan ikusi dudala euskal emakumeen presentzia areagotzen, eta horrekin batera baita feminismoarena ere. Beti bezala, Durangoko Azokako aurtengo deialdian ere kalitate handiko idazleak izango ditugu, bai hasiberriak bai beteranoak. Itzulpen lan ugari iragarri dira aurtengoan ere, eta baita poesia eta komiki asko. Oso interesgarriak denak.

Publicidad

– Eta euskal musika?

– Egia da Euskal Herria oso rockeroa dela oraindik. Egia da, ordea, aldaketak iristen ari direla, rap estiloa eta batez ere musika urbanoko proposamenak geroz eta gehiago direlako. Baina oraindik gitarra eta bateria nagusi dira gure musikan. Esan beharra dago, gainera, musika kontsumitzeko modua dela aldatu dena. Orain streaminga dago, diskoak ez dira hainbeste saltzen..., biniloa da betidanik mantendu izan dena. Literaturan aldiz ez dut uste gauza bera gertatzen denik. Hau da, liburu elektronikoa existitzen den arren, jendeak liburu fisikoa erosten jarraitzen du, produktua eskuetan sentitzea gustatzen zaie, orriak pasatzea... eta hori digitalarekin ez da posible.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad