Juliana Ribeiro eta Ramón Puertorentzat izan dira 'Klimametraje' lehiaketako sariak
Film laburren lehen edizioan José Carlos Pérez eta Izaro Zelaiak aitzatespen bereziak jaso dituzte
Sábado, 31 de diciembre 2022, 11:38
Juliana Ribeiro eta Ramón Puerto izan dira Ihobek antolatutako 'Klimametraje' film laburreko lehiaketaren lehen edizioko saritu nagusiak eta José Carlos Pérez eta Izaro Zelaiak aintzatespen bana jaso dute euren lanengatik. Hala, hurrenez hurren, hauek dira jasoko dituzten sariak: bizikleta elektriko bat eta landa-turismoko asteburu bat Euskadiko etiketa ekologikoa duen ostatu batean
Publicidad
Juliana Ribeirok, Brasilgo jatorria duen 28 urteko arkitektoa eta diseinatzaile grafikoak, irabazi du 'Klima-aldaketak Euskadin duen eragina' kategoriako saria, 'Ametsa' bideoagatik, klima-aldaketaren ondorioei buruzko hausnarketa egiten duena. Era berean, José Carlos Pérez gazte bilbotarrak 'Futuro sostenible' bideoaren bidez kontzientziatzeko gaitasunaren aitorpena jasoko du.
'Ekintza klimatikoa bultzatzea' kategorian, bestalde, 22 urteko diseinu grafikoko ikaslea den Ramón Puerto gipuzkoarrari eman zaio sari nagusia, bere 'Frigo' film laburragatik. Kategoria berean, herritarrak mobilizatzeko gaitasuna 24 urteko biologo eta ingurumen-hezitzailea den Izaro Zelaiari aitortu zaio, bere 'Klimametraje B' izeneko lan itxaropentsuagatik, non klima-aldaketa geldiarazteko irtenbideak aurkezten dituen.
Epaimahaiak zenbait alderdi baloratu ditu, hala nola narratutako istorioen originaltasuna, sormena produkzioan, berrikuntza kontzeptuala produkzioetan edo narrazioen tratamendua.
Klima-erronkei aurre egiteko eta klima-aldaketaren ondorioei erantzuteko euskal gazteak mobilizatzea du helburu Ihobe sozietate publikoak antolatutako lehiaketak euren ekintza-gaitasuna balioetsiz. Lehiaketa 'Asteklima 2022' ekitaldiaren barruan ospatu da, Gazteriaren Europako Urtearekin bat etorriz.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión