Hiru sari irabazi ditu Iñigo Legorburuk asteburu bakarrean
Hiru genero ezberdinetan izan da saritua errenteriarra: bertsopapaera, narrazioa eta poesia
Martes, 5 de junio 2018, 16:52
Asteburu berezia izan da Iñigo Legorbururentzat (Errenteria, 1976), hiru literatura lehiaketatan saritua izan baita, hauetako bi irabazita. Gainera, hiru genero ezberdinetan izan da saritua, literatura munduan oso ohikoa ez den zerbait.
Publicidad
Ostiral eguerdian, XV. Iurretako literatura lehiaketako irabazleak eman zituzten jakitera, eta bertan, irabazle atera zen bertsopaperen atalean 'Eliteko ama' bertso-sortarekin. Ama eta aldi berean arraunlaria den emakume baten gorabeherak azaltzen ditu, amatasuna eta eliteko kirola uztartzen zein zaila den azaltzen duelarik. Sari modura, 200 euroko bonoa Durangoko Hitz liburutegian xahutzeko jaso zuen eta bere lana argitaratua izan da beste generotako lan sarituekin batera. Bere atzetik, aipamen berezia Jon Martin oiartzuarrak jaso zuen, 'Siriatik» lanarengatik.
Larunbat goizean, berriz, Miranda de Argako Euskaren Lagunak elkarteak antolatuta, XI.Erdialde narrazio lehiaketako irabazle atera zen, 'Hur besoetakoa' lanarekin. Sari gisara, 200 euro, oroigarria, Euskaltzaindiaren liburu-sorta eta Iñurrieta bodegetako ardo botilak jaso zituen. Bigarren lekuan, Mari Jose Azurtza donostiarra gelditu zen, 'Soinekoa' lanarekin.
Azkenik, larunbat arratsaldean Barakaldoko XIV. Jose Maria Portell literatura lehiaketan, poesia alorrean finalista gelditzea lortu zuen 'Gu haiek' lanarekin. Finalista izateagatik, diploma, oroigarria eta bere lana beste sarituenekin argitaratua ikusiko du liburu formatuan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión