«Hauxe da despedida, luza dezagun bidea»
Sormenaren inguruko zenbait gogoeta oso pertsonal taularatu ziren Azokaren azken eguneko ekitaldi berezian
«Une batez, gelditu egin zitzaigun bihotza. Gehiago ez entzuteko, ez ikusteko, ez irakurtzeko ikara sartu zitzaigun...». Txio hori dauka finkatuta Durangoko Azokak bere Twitterreko kontuan urriaren 29az geroztik, hori izan baita urteko beldur nagusia; itsu, mutu, gor gelditzea pandemiaren eraginez.
Publicidad
Azkeneko eguneko ekitaldi berezian pisu handia izan zuen ideia horrek, horixe izan baitaiteke sortzaile baten beldurrik handiena: inguruan duenetik ezin elikatuta eta, aldi berean, barruan duena ezin partekatuta gelditzea.
'Taupadaz TaupaDA!' ikuskizuna ez zen amaiera ekitaldia izan, ordu bata aldera Mursego, Antton Telleria, Amancay Gaztañaga eta Miren Amuriza Landako Guneko oholtzatik jaitsi zirenean 11 ordu gelditzen baitziren oraindik Durangoko Azoka amaitzeko.
Izan ere, inoizko itxierarik berantiarrena izan du 55. edizio honetan Durangoko Azokak. Bere izaeraren zati birtualari esker, gauerdira arte egon zen denda zabalik, eta azken momentura arte izan zen posible erosketak egitea. Aurreko egunetan bezala, lausotu egin zen guztiz egunaren eta gauaren arteko muga, 'ordutegi' kontzeptua erabat malgutzera behartuz.
Eskaerak edozein ordutan hel zitezkeenez, gau eta egun egon dira lanean Landakoko biltegian, mila bide errepikatuz prozesua: eskaera-orria jaso eta tramitatu, erosleak aukeratu dituen produktuak aurkitu mahai luzeetan; multzoa osatu; paketatzera eraman eta, paketatu ostean, eroslearen etxerako bidean jarri.
Publicidad
Salerosketa oso garrantzitsua da Durangoko Azokan parte hartzen dutenenentzat. Askok, batez ere txikienek, urteko salmenten zati esanguratsua egiten dute Durangon, nahiz eta ikusteke dagoen alde horretatik zer ekarri dieten aurtengo edizio bereziak eta denda are bereziagoak txiki eta handiei. Hala ere, 'sormenaren lurralde' izaera gero eta garrantzitsuagoa da Azokan, eta sormenaz aritu ziren 'Taupadaz TaupaDA!' emanaldian.
Enkargu konplikatua
Ekitaldiaren hari nagusia Maite Arroitajauregi 'Mursego' musikariak luzatu zuen, txeloa, ahotsa eta aurretik grabatutako zatiak lotuz. Beretik emateaz gain, oinarri partekatu moduko bat eskaini zien gainerako parte-hartzaileei, batez ere musikari eta abeslari eibartarrarekin interakzio handiagoa izan zuten Amancay Gaztañaga eta Miren Amurizari.
Publicidad
Antton Telleriari ere berak egin zion harrera, «une batez, gelditu zitzaigun bihotza, eta une batez gelditu ginen itsu, mutu, gor» kantatuz. Telleriak ahaztuta edukiko zuelakoan, atzealdeko pantailan ere irakurri ziren hitzok. Ez zeuzkan haatik ahaztuta, ezta gutxiago ere, lan zaila baita ideia ilun horiekin umorea egitea.
Gauerdira arte egon da zabalik azkeneko bidalketak gaur egingo dituen denda
denda
Mursego, Amancay Gaztañaga, Miren Amuriza eta Antton Telleria elkartu ziren ekitaldi berezian
'taupadaz taupada!'
«Aurreneko aldiz irakurri nituenean hasi zitzaidan ondoeza. Nola kristo jarriko dut jendea barrezka, honi tiraka? Xabier Leteren abesti bat etortzen zitzaidan burura, ez umorezko monologo bat», aitortu zuen. Euskaldunok kulturarekin eta kultur jarduera handiekin dugun harremanak ere ez dio laguntzen gaiari ikuspegi komikotik heldu nahi dionari. «Harrigarria da euskaldunok honelako ekitaldiak antolatzen ditugunean ze joera dugun epikarako, sakoneko sentimenduak azaleratzeko eta hunkitzeko, zenbat gustatzen zaigun oilo ipurdia».
Publicidad
Telleria saiatu zen kontrakoa egiten, nahiz eta Xabier Lete bera agertu zitzaion ametsetan aurreratuz ez zuela inork barre egingo. Oso aste txarrak pasa omen ditu, haluzinazio eta guzti, amets batean aurkitu zuen arte monologo komikorako bidea. Ametsetan Namibiara egindako bidaia batean.
Sormena eta sortzaileak
Sortzaile gisa arlo asko ukitzen dituen Amancay Gaztañagak -abeslaria, musikaria, aktorea eta antzerki zuzendaria da- sortzaileek ematen diegun lekuan oinarritu zuen bere performancea. Alferrikako erditze-lanetan hasi zuen saioa, Mursegoren txeloaren kurrinkak lagunduta. Ahalgindu zen, baina barrukoak ez zuen irten nahi. Denbora zeraman, gainera, haren taupada sentitu gabe, nahiz eta bazekien altxor bat zela barruan zeramana, hartzailearentzat ere onuragarria.
Publicidad
Pandemiak areagotu duen sortzaileen beldurrekin eta zaurgarritasunekin lotu zuen ezintasuna, antzutasuna. «Gu ez gara langileak ere, ez gara ezer», esan zuen. «Nik lana egiten dut, hemen dago sortzen dudana, lanean ari naiz, baina nola probatu lanean ari naizela?». Altxorra barruan zeramala alde egin zuen, Landakon eta pantailen bestaldean zeuden ikusleak utzirik zer geldu ote zuten galdezka.
Mursegok 55 taupada, eta ikusleek txako, jo ostean, bitxiz betetako kutxa batekin igo zen oholtzara Miren Amuriza. Koplak eta testu poetiko eta iradokitzaile bat, non elkartu ziren Zumeta, azkonarra, liburuak, Laboaren buztinazko bihotzaren taupada, orbela, basoa... Sormena delako «bide bakarra».
Noticia Patrocinada
«Sormenari egin diogu kantu», esan zuen Mursegok, handik eta hemendik, txinpartak balira bezala, azaltzen ziren askotariko erreferentziek argiztatu zuten kantu luzeari ekin aurretik. Sormenaren, sorkuntzaren eta sortzailearen defentsan. Esan beharrekoak esan ondoren, «hauxe da despedida, luza dezagun bidea» kantatuz esan zuten agur.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión