Getxoko 19. Komiki Azoka igandera arte
Gaur hasita, aste-bukaera osoan egitarau zabala eskainiko da eta 40 saltoki iango dira
DV
Viernes, 1 de octubre 2021, 12:42
Getxoko Komiki Azokaren 19. edizioa ospatuko da ostiraletik igandera, urriaren 1etik 3ra, egitarau zabalarekin, eta 40 saltoki izango ditu Areetako Geltokia plazan, oraingoan karparik gabe. Aurten Kim eta Simonides egileak omenduko dira, eta lehen aldiz profesionalentzako topaketak eta tailerrak egongo dira.
Publicidad
Iaz Komiki Azoka ez zen egin, eta horren ordez, komiki jardunaldiak antolatu ziren, osasun egoera zela eta, baina aurten bere ohiko kokapenera itzuliko da, Areetako Geltokia plazara, hain zuzen ere. Bertan bilduko dira komiki dendak, liburu denda espezializatuak, argitaletxeak eta fanzineak. Hitzaldiak, tailerrak, mahai inguruak, argitaletxeen aurkezpenak eta erakusketa Romo Kultur Etxean izango dira.
Aurtengo nobedade nagusia profesionalentzako tailer eta topaketak izango dira, Romo Kultur Etxean, igandean. «Bertan parte hartzen duten profesionalek euren ezagutzak partekatzeko eta zabaltzeko aukera izango dute», adierazi dute antolatzaileek.
Arlo artistikoari dagokionez, ohikoa denez, egile ezagunak izango dira Getxon, hitzaldietan, aurkezpenetan eta sinaduren txandetan. Horien artean, Borja Crespo programaren koordinatzaileak Kim artista katalana nabarmendu du. 'El Jueves' aldizkari satirikoaren orrietan agertzen den Martinez el Facha pertsonaiagatik ezaguna da eta 2015ean Komiki Sari Nazionala irabazi zuen, Antonio Altarribarekin batera, 'El arte de volar' elebarri grafikoari esker.
Ernesto Murillo 'Simonides' ere omenduko dute aurtengo edizioan. Euskal komikigintzaren erreferentea da, batez ere 'TMEO!' argitalpenean egindako lanagatik. Halaber, Santiago Sequeiros aurtengo kartelaren egilea, Javier Olivares, Luis Bustos, Monica Lalanda, Alaro Martinez Bueno eta Elsa Ruiz ere azokan izango dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión