Euskeraren Xarmak bilkura berezia egingo du Irulegiko eskuaren inguruan
Datorren larunbatean izango da, abenduaren 15an, Barrikan
Domingo, 11 de diciembre 2022, 13:19
Azaroaren erdialdera Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Nafarroako Gobernuak Irulegin aurkitutako eskuaren berri eman zutenetik, asko bat hitz egin da piezari eta, batez ere, Kristoren aurreko lehen mendekoa dela ziurtzat jotzen duten pieza horretan idatzita dauden hitzei buruz.
Publicidad
Eta jarraituko da hitz egiten, asko geratzen baita oraindik argitzeko. Euskeraren Jatorria elkarteak antolatutako Euskararen Xarma jardunaldian parte hartuko duten hizlariek ere plazaratuko dituzte gaiaren inguruan dituzten teoria eta hipotesiak. Ohar baten bidez jakinarazi dutenez, «Irulegiko idazkunak bide berriak zabaldu dizkigu euskeraren ikerketan, alde askotatik begiratuta. Horregatik, abenduaren 17an bilkura berezi bat egingo dugu Barrikan, Euskeraren Xarmaren 5 edizio barruan».
Haiek ustez, «aukera historikoa» dago «euskerari, baskoiberismoari, euskal historiari eta benetako hizkuntzalaritzari aupada ederra emateko, besteak beste orain arte itxita egon diren ateak zabaltzen hasi ditugulako».
Bilkuran, «orain arte egin diren proposamenak izango ditugu hizpide eta ekarpenak egiteko eta gauzak aztertzeko aukera izango dugu denon artean». Zabaldu duten egitarauaren arabera, ziurtatuta dute Josu Naberanen eta Paulo Arrietaren parte-hatzea. Saioan, «Irulegiko eskuaz gain Euskal Herriko iberierazko grafiaz ditugun beste testuak ere erakutsiko dira» eta «iberiera lantzeko gaur egun dauden tresnak azalduko dira (datu baseak, hiztegiak, etab.).»
Horrez gain, «ikuspegi askotatik euskeraren jatorria landu duten ikerleak omenduko ditugu, besteak beste Felix Zubiaga, Jon Nikolas, Jabi Goitia eta Josu Naberan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión