DV

Euskaraldiaren simulakroa egingo dute Arabako lautadan

Berrikuntza gisa, elkarte, lantegi, denda, ikastetxe edo instituzioek erraztasunak eman behar dituzte

Sábado, 6 de julio 2019, 13:35

Euskaraldia dinamikaren simulakro txikia egingo dute Arabako Lautadan, datorren urrian. Zazpi eguneko Euskaraldia izango da, urriaren 21etik 27ra, eta, 2018ko Euskaraldian bezala, ahobizi edo belarriprest izaten jarraituko dute parte hartzaileek, «ahal dugun etxekoekin, ezagunekin, lankideekin, kuadrillakoekin eta ikaskideekin, eta, edizio berri honetan, entitateek sortuko dituzten arigune berrietako kide guztiekin».

Publicidad

Lautadako Euskararen Komunitateak, zortzi udalek eta Lautadako Kuadrillak antolatu dute ekimena, eta berrikuntza da elkarte, lantegi, denda, ikastetxe edo instituzioek erraztasunak eman behar dituztela eta entitateak parte hartzaile izango direla, erabakiak eta neurriak hartuko baitituzte. Horrela, euskaraz ulertzen dutenak aktibatu behar dituzte, ariguneak sortuz edo kideak babestuz.

Antolatzaileek zehaztu dutenez, Arabako Lautadako aurtengo simulakroan parte hartzeko ez da izenik eman behar, baina txapak banatuko dituzte urriaren 7tik aurrera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad