Erakusmahaiak eta kulturzaleak Landakora itzuliko dira Durangoko Azokako 56. edizioan
Iaz Covid-19aren ondorioz online egin ostean, ekimena modu presentzialean egingo daabenduaren 3tik 8ra. Izen-ematea irailaren 19a arte egongo da irekita
«Erronkaz beterik» datorren Durangoko Azokaren 56. aldirako izen-ematea ireki dute jada. Gaurtik hasita irailaren 19a arte kulturaren plazan parte hartu nahi duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile nahiz autoekoizleek azokako webgunera jo beharko dute eskaera egin ahal izateko.
Publicidad
Gerediaga Elkarteak abenduaren 3tik 8ra aurrez aurreko azoka egiteko apustua egingo du Landakon erakusmahaiak jarriz, bisitariak gonbidatuz eta urteroko sortzaile eta kulturzaleen arteko harremanak berreskuratuz, beti ere momentuko osasun neurrietara egokituz eta segurtasuna bermatuz.
Horretaz gain, iazko online denda ere mantenduko da. Izan ere, 2020an webgune bitartez antolatutako salmentaren arrakasta ikusita, egitasmoa mantenduko da. Ildo beretik, Covid-19aren pandemiak eragindako osasun egoera eta honen ondoriozko murrizketa eta edukiera mugatua izan beharko denaren jakitun parte-hartzaileei salmentarako aukera gehiago eskaintzea eta bertaratu ezin diren kultur-zaleei ere erosketa ahalbidetzea da asmoa. Beraz, aurten erakusmahaia alokatzen duten eragile guztiek, modu presentzial eta digitalean hartuko dute parte Durangoko Azokan.
Sormen Beka proposamenak, irailak 21 arte
Azkenik, kultur sorkuntza digitala ardatz duen Sormen Bekaren laugarren edizioan parte hartzeko epea irailaren 21an itxiko da. 15.000 euroko diru saria jasoko du irabazleak eta Durangoko Azokan emango da haren berri. Deialdiari buruzko informazio zehatza ere webgunean durangokoazoka.eus eskuragarri dago Sormen Beka DA! atalean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión