Borrar
Dani Fano marrazkilaria, Migel Mármol salvadortar gerrillariari buruzko komikiaren alea sinatzen.

Ver fotos

Dani Fano marrazkilaria, Migel Mármol salvadortar gerrillariari buruzko komikiaren alea sinatzen. Morquecho

Durangotik oso gertu dago Iurreta

Sarrionandia izaten ari da Azokako protagonista handienetako bat. Saiakera publikatu du eta baita ere 35 urtetan zehar egin dizkioten kantuei buruzko disko-liburua

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Sábado, 8 de diciembre 2018, 08:04

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Durangotik oso-oso gertu jaio zen Joseba Sarrionandia: Iurretan, duela 60 urte. Orain dela astebete, 'Bizitzea ez al da oso arriskutsua?' (Pamiela arg.) saiakera liburua plazaratu du, egunerokoaren tankera daukana, eta testu bakoitzak, azpian, jaiotze data dakar: aspaldikoena urtarrilaren 1ekoa da, berriena maiatzaren 31koa.

Urtarrilaren 9ari dagokion testua argazki eta guzti dator. Iurretako Ebro baserria ageri da, eta argazkiaren egilea Ricardo Doliwa da, Berlinen 1901ean jaio eta 1930eko hamarkadan Durangaldera aldatu zen industri gizona. Oso zen argazkizalea eta askotan egin zien argazkia inguruko herritarrei. Baserri hori Iurretan zegoen, baina Durangoko mugan, eta Sarrionandiak hau dio artikuluan: «Aduana bat bezalakoa zen Ebro, politikoki dena bat eta bera ziren Iurreta eta Durango artean». Eta bukaera aldera eransten du baserri horretantxe jaio zela bere lagun handi bat, Jose Enrike Urrutia 'Capeau' idazlea

Sarrionandiak 1985ean egin zuen ihes Martuteneko kartzelatik. Orain 'Bizitzea ez al da oso arriskutsua?' saiakera liburu honetan kontatu duenez, Kubara alde egin aurretik, Pragan bizi izan zen ezkutatuta. 2016an agertu zuen publikoki Habanan bizi zela eta harrezkero lana lortu du bertako unibertsitatean, euskara eta euskal kultura irakasten dituelarik, Etxepare Institutuarekin elkarlanean.

Hain zuzen ere, saiakera liburu hau izaten ari da Azokako salduenetako bat. Baina hori ez da Sarrik Durangora 'eraman' duen berritasun bakarra. Elkar etxeak disko-liburua palzaratu du: 'Joseba Sarrionandia. Gure oroitzapenak. Poema musikatuak'. Batetik, iurretarrari, 1983an hasi eta gaur arte, 35 urteotan grabatu dizkioten 150 kanta inguruko sortatik abesti eta musikari enblematikoenak aukeratu dira argitalpen honetarako. Bertan dira Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Iker Goenaga, Ken Zazpi, Imanol, Oskorri, Gontzal Mendibil, Eñaut Elorrieta, Izaki gardenak, Fermin Muguruza, Alaitz eta Maider, Gose, Berri Txarrak eta Andrea Ulloa eta Igor Arzuaga.

Gainera, proiektu honetarako berariaz sortu eta grabaturiko kantak daude, lagun hauenak, besteak beste: Anari, Audience, Zea Mays, Mikel Urdangarin, Mursego, Jexuxmai Lopetegi eta Joseba Irazoki.

Tolín, ayer con su libro recién salido de la imprenta. Morquecho

'Emocion', un libro sobre «las risas y lágrimas»de los ciclistas vascos

Juan Mari Tolín es un fotógrafo zarauztarra que conoce muy de cerca a los ciclistas. Ahora ha publicado el libro que ansiaba desde hacía años: 'Emoción. Fotos, vivencias y anécdotas de 20 ciclistas'. No es un libro exclusivamente de fotografías, pues contiene una entrevista extensa a cada uno de los ciclistas. Lo ha publicado mediante autoedición.

Tolín ha recogido los testimonios de estos veinte deportistas vascos: Marino Lejarreta, Abraham Olano, Joseba Beloki, Mikel Landa, Joane Somarriba, Haimar Zubeldia, Markel Irizar, Juanma Garate, Mikel Astarloza, Mikel Nieve, Roberto Laiseka, Igor Astarloa, David Etxebarria, Leire Olaberria, Omar Fraile, Patxi Vila, Ion Izagirre, Amets Txurruka, Gorka Izagirre y Jon Odriozola.

«Llevo 25 años haciendo fotos, sobre todo de de las vueltas del País Vasco, en moto. Durante una época también cubrí las pruebas de los chavales, hasta cien al año», comentó ayer. Ha trabajado para medios de comunicación nacionales y extranjeros, como el periódico italiano 'La Gazzetta dello Sport' y la revista italiana 'Sprint Cycling Magazine'. Conoce muy de cerca a los ciclistas. «Corrí hasta los 21 años. Soy de la quinta de Abraham y de Odriozola».

«El libro es un homenaje, no solo a los corredores, sino a las escuelas de ciclismo, a los entrenadores... Ofrece muchas anécdotas, y precisamente cada capítulo comienza con una anécdota. Hay risas y lágrimas», prosiguió .

La publicación hace un guiño a la asociación Aspanogi, de padres de niños con cáncer, y el prólogo lo ha escrito Karlos Arguiñano.

Argitalpenak badu beste osagai bat balio berrezia ematen diona: Sarrionandiak berak, berariaz, olerki bakoitzari erantsitako glosa. Testu poetikoon sorrera eta testuingurua azaltzen du bertan.

Kantarik zaharrenak Ruper Ordorikarenak dira, 1983ko 'Ni ez naiz Noruegako errege' diskoko 'Galtzetan gordetzeko koblak' eta 'Alberto Caeiroren bisita'.

Pamiela etxearen salmahaia, Sarrionandiaren liburua eskaintzen duena.
Pamiela etxearen salmahaia, Sarrionandiaren liburua eskaintzen duena.

Gainera, salgai dago Sarrionandiak koordinatzen duen 'Kokuioak', euskal-kubatar ikerketei eskainitako aldizkaria. Lehen alea paperean ateta da, baina hemendik aurrera, seguru asko, aldizkari elektronikoa izango da.

Goitibeherei buruzko lana

Goitibeherei buruzko lehenbiziko argitalpen monografikoa aurkeztu zuten atzo Azokan: 'Geldi 2011-2017. Goitibehera jaitsierak'. Bi artista grafikok koordinatu dute: Usue Arrieta eta Vicente Vázquezek. «Guri, batez ere, 'tramankulua' interesatzen zaigu. Argitalpenean, 89 goitibeherari buruzko fitxak eskaintzen ditugu, eta Euskal Herriko 59 jaitsieraren gaineko informazioa», esan zuen Arrietak.

«Ahozko kulturan oinarritutako tramankulua da. Soberakinekin egindakoa da; askotan, lapurtutako piezekin. Lehenbiziko aipuak XX. mende hasierakoak dira, aipatu zen Zamalbideko lasterketa bat, Bilbokoa, eskandalagarri gertatu zena», esan zuen Arrietak.

Arrieta eta Koochaki, goitibeherei buruzko argitalpenarekin.
Arrieta eta Koochaki, goitibeherei buruzko argitalpenarekin.

Argitalpenak Nader Koochakiren gogoeta batzuk eskaintzen ditu baita ere, asfaltoari buruzkoak. «Asfaltoaren gainean zeharkatzen dugu lurraldea. Eta Estatuak asfaltoarekin idazten du», esan zuen atzokoan.

Hain zuzen ere, hiru lagunok sortu berri duten -ZKO argitaletxearen bidez atera da emaitza. «Argitaletxe motela izango da. Bi urtean behin-edo aterako ditugu gauzak, ez gureak bakarrik, baita besteen lanak ere, adierazi zuen Koochakik.

Lagunok ageri diren goiko argazki horretan, hanken ondoan ikusten den goitibehera hori, adibidez, Gamiz Fikakoa da. Erik Ugartek ibili zuen 1998-2003 epean, eta beronen aitak egin zuen, Jesus Ugartek.

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios