«Etxean diskoak fisikoki entzuteko gailua daukagu»
Bikote gaztea poltsa bete disko, liburu eta opari aurkeztu zen eguerdian Durangon. Bata ama idazleari (Aitziber Etxeberria) konpainia egitera gerturatu zen eta besteak lehen urtea zuen azokan. «Ideia bat bagenuen nora eta zer begiratu. Izaro, Janus Lester eta Gatiburen postuetara gerturatu nahi genuen, eta hainbat disko erosi ditugu», diote. Musikaz gainera, liburu artean ere ibili ziren: «Iaz liburu bat erosi nuen argitaletxera gerturatu naiz ale berri bat deskubritu eta erostera», aitortzen du Araitzek. Eta, musikaz hausnartuz, nabarmentzen dute «internetez gainera, diskoak entzuteko gailu eta irratia dauzkagu etxean eta nahiago izaten dugu diskoak horrela entzun. Gatiburen azken diskoa, ETS-ren 'Aukera berriak', Miruaren azkena eta beste hainbeste opari ere erosi ditugu».
Publicidad
«Diskoen aldekoa naiz, streaming-a kalerako uzten dut soilik»
Bigarren urtez gerturatu zen atzo Iker Vicente donostiarra. Helburua, Gorka Urbizuren eta Berri Txarrak-en saltokira hurbildu eta sinadura eskuratzea, nahiz eta aukera Su Ta Gar eta Ezpalak bisitatzeko ere aprobetxatu zuen. «Batez ere musikagatik etorri naiz. Produktua artistaren eskutik jasotzeak ez du parekorik. Pena merezi du esperientziak. Su Ta Garren 1992ko 'Hortzak estuturik' erosi dut eta pentsatzen ari naiz BTX-en beste bat erostea. Bide batez, Berri Txarrak taldearen hainbat disko ekarri ditut etxetik Gorkak sinatzeko. Aurrera begira asmoa dut azokara etor-tzeko. Ikusten da produktuen sailkapena ere handituz doala urtero pixkanaka eta aukera ematen du musika 'berria' ezagutzeko. Diskoen aldekoa naiz, streaming-a soilik kalerako uzten dut».
«Bost eta zortzi urteko ilobentzat bi liburu erosi ditut opari gisa»
Hernanitik Durangorako bidea egiten dute beti Martak eta konpainiak abenduko zubian ia 'erromesaldi' gisa. «Betiko ohitura da Durangora etortzea, urterokoa. Plan polita izaten da: giro ona egoten da, taloak jatera joaten gara... Lehen, seme-alabak txikiagoak, zirenean ere etortzen ginen liburuak eta diskoak erostera. Orain ez ditugu diskoak hainbeste erabiltzen, baina tira. Zuzenean aritzen diren musikari eta taldeen arabera ere gerturatzen gara Ahotsenean programatzen dituzten kontzertuetara. Musikazalea naiz, oro har. Orain, ETS, Zetak eta horrelako taldeen musika asko gustatzen zait eta aukera polita izaten da azokara etorri eta artistak zuzenean ikusi ahal izateko. Aurten bi liburu erosi ditut bost eta zortzi urteko iloben-tzat opari txiki modura».
«Le he comprado un libro a mi amiga, está aprendiendo euskera»
La turolense, ahora bilbaína desde hace cuatro años, Elena visitó ayer por primera vez la Durangoko Azoka. «Una de mis amigas está aprendiendo euskera, y quería echar un vistazo por los puestos por si veía algo, un regalo. Tenía algo en mente, pero quería descubrir algo y me ha llamado la atención este libro por su portada. Una de mis amigas está aprendiendo euskera y me he acercado a comprarle este libro-enciclopedia en forma de colección sobre brujas y la mitología vasca. No creo que lo entienda mucho, pero es parte de la experiencia del regalo. Creo que le hará ilusión. Me decanto más por el formato físico en general. Seguiré mirando en los puestos de libros, ya que todavía no he tenido mucho tiempo de adentrarme en la música vasca».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión