Barruan zein kanpoaldean, Landako Gunea atontzen ari diren atzo. durangoko azoka

Irekieraren bezperan, zabaldu da sareko denda

Online gaur bertan, bertatik bertara bihartik aurrera, 2021eko uzta esku-eskura dago kulturaren plazan

Viernes, 3 de diciembre 2021, 07:00

Durangoko Azokaren aurreko aste eta hilabeteak -irailerako martxan zeukaten argitaletxe askok honaino ekarri dituen ibilgailuaren motorra-, urte 'normaletan' aproposa izaten da sektoreari tenperatura hartzeko, batez ere sorkuntzaren aldetik. Aurten, noiz eta termometroen urtean, hotzera eta berora egin du, osasun egoerak batera edo bestera egin ahala. Azkenean, aurreikuspen gehienak baikorrak baziren ere, epeltasun hibrido halako batean egingo da 56. edizioa, azoka birtuala eta presentziala uztartuz, pandemiaren eraginez.

Publicidad

Iazko egoera aurtengoa baino makurragoa zenez, erabat birtuala izan zen Azokaren 55. edizioa, eta sekulako ahalegina egin zuten antolatzaileek zein argitaletxe, diskoetxe eta gainerako eragileek salmentak internet bidez kudeatu ahal izateko, eskaerak prestatzen ziren biltegia Landako Gunean kokatuta. Emaitza ez zen txarra izan -27.758 produktu saldu ziren, horietako 15.577 liburuak, 7.036 musikari lotuak eta bestelako 5.145-, eta aurtengo planteamendua desberdina bada ere, iaz ikasitakoak lagunduko du.

Denda digitala gaur goizean jarri da martxan. Antolatzaileek diotenez, «bertan Landakon salgai egongo diren produktu guztiak eskuratu ahal izango dira, abenduaren 7ra arte: liburuak, diskoak, papergintza, ikus-entzunezkoak... Online dendako bidalketak aurrez aurreko Azoka amaitzerakoan egingo dira, hots, abenduaren 9tik aurrera».

Erreserba, ezinbestekoa

Joan den astean iragarri zutenez, segurtasuna lehenetsiko duen edizio honetan ezinbestekoa da izena ematea Landako Gunean zein Ahotseneako zuzenekoak egingo diren Plateruenan sartzeko. «Azoka presentziala abenduaren 4tik 8ra antolatuko da, eta osasun-neurri guztietara egokituko da. Landako Gunera eta Plateruenara sartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea erreserba-sistema baten bidez, webgunean», gogoratu zuten atzo.

Jakina denez, bisitariek ordu eta erdiko txanda izango dute Landako Gunean bisita egiteko, eta egunero bost txanda ezberdin sortuko dira, 1.200 bisitaritakoak. Egun bakoitzean, beraz, gehienez 6.000 bisita izango dira Landakon. Oso-oso urruti geratuko dira bisitariak, eta horrenbestez salmentak, 2019ko balantzean aipatu ziren 120.000 haietatik.

Publicidad

Szenatokia, Irudienea, Kabi@, Ahotsenea Literatura, Saguganbara eta Talaia guneetarako ez da erreserbarik egin behar. Landako Gunean eta Plateruenan sartzeko, bai

Hainbat txanda bete dira eta hainbat kontzertutarako sarrerak ere agortu dira: Anari, Bulego, Skakeitan, McOnak, Iheskide... Gainontzeko guneetarako (Szenatokia, Irudienea, Kabi@, Ahotsenea Literatura, Saguganbara eta Talaia) ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Durangoko Azokako antolakuntzak dei egiten die kulturzaleei Landako Guneko eta Ahotseneako txandetan izena ematera, eta Azokara datozenean, arduraz jokatzeko Azoka barruan eta Azoka kanpoan ere». Gogoa izanez gero aukera dezente daude oraindik erakusketariek jarriko dituzten 219 erakusmahaietan eskainiko diren nobedadeak ikusi eta erosteko.

Bertaratzeko, zer dagoen ikusteko eta erosteko, durangokoazoka.eus..

Azken asteotan maiz aipatu dute sortzaileek pandemia, nahiz eta gaien aldetik ez dirudien eragin handia izan duenik. Maiatzean aurkeztu zen Iñaki Segurolaren 'Koiteretzia' ez bada, fikzioaren arloan ez dago gaia esplizituki lantzen duen proposamen askorik. Euren lanak aurkeztean, denbora ekarri dielako aipatu dute nagusiki pandemia idazleek. Askok iazko itxialdia eta, oro har, kaleko jardueren murrizketa baliatu dute buruan zeuzkaten proiektuei heltzeko, edo esku artean zeukatena bukatzeko.

Publicidad

Nobedade andana

Geroak esango du nolakoa eta norainokoa den pandemia uzten ari den arrastoa, baina Covid-19 garaian idatzitakoa ezagutzen gaur bertan hasi daiteke, eta ez da makala uzta. Antolatzaileek 990 nobedade aipatzen dituzte, horietako 700 baino gehiago liburuak. Ez da inondik ere ohiko kopurua azkeneko edizio 'normalekin' alderatzen bada, azkoz ere nobedade gutxiago aurkeztu baitziren 2019an ea 2018an. Izan ere, pandemiak ez ditu lumak kamustu, ezta gutxiago ere, eta gogotik egin dute lan sortzaileek azken urtean, baina kopuru horietara iristeak ez du erraza ematen.

Helduei zuzendutako euskarazko liburuen artean, atentzioa ematen du saiakeren kopuru altuak, baita horien artean dagoen aniztasunak ere, era guztietako irakurleen interes eta gogoetara hurbiltzeko ahalegin handia egiten ari baitira saiakeragileak, generoen arteko mugetan dauden lanak gero eta maizago proposatuz.

Publicidad

Eleberrigintzak ekarpen handia egin dio katalogoari, txikiagoa kopuruari dagokionez ipuingintzak, baina bietan daude zeresana ematen ari diren eta emango duten lanak. Denborak esango du, baina baliteke 2021 urteko uzta poetikoak ahaztuko ez diren lanak uztea. Kopuruaren aldetik ez da malaka izan, eta irakurle berriekin konektatzeko gaitasuna duten egile berriak ere irten dira plazara.

Zalantzarik gabe, komikiek eta nobela grafikoek protagonismo handia izango dute aurtengo Azokan, 2021a urte bikaina izan baita alor horretan. Edonola ere, iradokizunez harago, Durangoko Azoka bilaketa ere bada. Handik eta hemendik hartuta nork bere laukoa, edo bostekoa, edo seikoa, osatzeko ez dago toki hoberik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad