Durangoko Udala

Durangoko Azoka barruan zein kanpoan «arduraz» aritzeko deia

Udalak zein Gerediaga Elkarteak «osasun eta segurtasun neurriak» errespetatzeko eskatu dute

DV

Martes, 30 de noviembre 2021, 12:42

Euskal kulturazale mordoa biltzeko hiru egun falta besterik ez direnean, Durangoko Udalak eta Gerediaga elkarteak Durangoko Azokaren 56. edizioari begira zuhurtziarako deia egin dute eta «barruan, kanpoan zein herri osoan arduraz» aritzeko eskatu dute «osasun egoera» dela-eta. «Azoka gerturatzen doan heinean, gure ahalegin guztiak biderkatu behar ditugu Durangoko Azokan eta Durango osoan osasun eta segurtasun neurri guztiak errespetatu daitezen», nabarmendu dute.

Publicidad

Larunbat honetan, abenduaren 3an, hasiko dena «edizio berezia» izango dutela adierazi dute eta, horregatik, hartu direla ezarritako neurriak. «Iazko Azokaren ostean, uste genuen aurtengoak beste urte batzuetako antzeko kopuruak izango zituela. Dena den, eta azken asteetan pandemiak izandako eboluzioa dela eta, neurri zorrotzak hartu behar izan ditugu guztion osasuna zaintzeko», gaineratu dute.

Ildo horretan, egindako agerraldian Udalak Jaurlaritzak ezarritako irizpideak betetzen direla jakinarazi du eta, beraz, txosten teknikoa garatu dutela Azoka ospatzeko baimena emanez. Edonola ere, azpimarratu dute Durango osoan osasun eta segurtasun neurriak mantendu behar direla. «Horregatik, dei berezia egin nahi diegu Euskal Herritik datozen kulturzale guztiei errespetuz joka dezaten. Durangok ateak irekitzen dizkien bezala, errespetuz eta erantzukizunez bizi nahi dugulako Durangon», eskatu dute.

Neurriak «zorroztasunez» betearaziko dira

Bizkaiko udalerrira joango diren euskal herritar guztiei segurtasun neurriak «zorroztasunez» betearaziko dituzte gogoratu die helburua argia baita: «Iaz Azokako taupada bizirik mantentzea lortu genuen; aurten ere Azoka izatea nahi badugu, ezinbestekoa izango da guztion konpromisoa».

Agerraldian Euskal Editoreen elkarteko, Musika Bulegoko eta herriko ostalaritzako ordezkariak ere izan dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad