'Yuku eta Himalaiako lorea' euskaraz ikusgai zinemetan
Zinema Euskaraz programaren barruan izango da eta ZerNonIkusi atariak aretoen zerrenda bildu du
DV
Viernes, 27 de enero 2023, 12:40
Zinema Euskaraz programak ostiral honetan ekingo dio edizio berriari zinema-aretoetan estreinatuko den 'Yuku eta Himalaiako lorea' filmarekin. Arnaud Demuynckek eta Rémi Durinek zuzendutako film belgikarra da, eta publiko guztiarentzat da egokia.
Publicidad
Munduko mendi garaienen tontorretan bizi da eguzki-argi garbienaz elikatzen den landarea… Himalaiako lorea. Yuku sagutxoa, familia atzean utzita, betiereko argia duen lore horren bila abiatuko da bere amamari eskaintzeko, ohean gaixo dago eta. Amonak laster joateko asmoa du sator itsuaren atzetik, Lurreko tuneletan barrena. Baina lorea aurkitzeko, Yukuk oztopoz betetako bidea gainditu beharko du: gaztelu azpiko estolda-arratoien eremu beldurgarria zeharkatu beharko du, bele anker eta gosetien belardia, denak galtzen diren baso sorgindua, eta batez ere… otsoak zaintzen duen Ikararen Zubia! Bidaian zehar, ordea, bere musika eta kantuei esker, Yukuk lagun asko egingo ditu. Eurak dira bizitzaren abenturan arrakasta izateko euskarririk onena.
Hala, ZerNonIkusi atariak hurrengo datetan 'Yuku eta Himalaiako lorea non izango den ikusgai jaso du:
-
Urtarrilak 27: Donostia, Principe (16:30); Errenteria, Niessen Zinemak (17:45).
-
Urtarrilak 28: Lazkao, Areria aretoa (17:00); Donostia, Principe (16:30) eta Errenteria, Niessen Zinemak (16:15 eta 18:00).
-
Urtarrilak 29: Lazkao, Areria aretoa (17:00); Donostia, Principe (16:30) eta Errenteria, Niessen Zinemak (16:15 eta 18:00).
-
Urtarrilak 30: Errenteria, Niessen Zinemak (16:45).
-
Urtarrilak 31: Errenteria, Niessen Zinemak (16:45).
-
Otsailak 1: Errenteria, Niessen Zinemak (17:45).
-
Otsailak 2: Errenteria, Niessen Zinemak (16:45).
Zinema Euskaraz programak aurten estreinatuko duen lehena da. Halaber, datozen hilabeteetan, Zinema Euskaraz programaren barruan, beste film batzuk ere izango ditugu. Horien artean, datorren otsailean 'Momias' pelikula iritsiko da zine-aretoetara; eta martxoan 'Four Enchanted Sisters' eta 'Oink Oink'.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión