Zinema

Errenteriako Niessenen ikus daiteke euskaraz soilik 'Unicorn Wars' ipuin antibelizista

Egon den jaialdietan harrera bikaina jaso ondoren, Alberto Vazquezek zuzendutako filma, helduei zuzendua, aldi berean estreinatuko da ostiral honetan galizieraz, euskaraz eta gaztelaniaz

Viernes, 21 de octubre 2022, 13:04

Alberto Vazquezek zuzendu eta Bizkaiko Uniko, Galiziako Abano Produccions eta Frantziako Autour de Minuite etxeek ekoitzitako 'Unicorn Wars' filma euskaraz, galizieraz eta gaztelaniaz estreinatuko da aretoetan ostiral honetan, urriak 21, ekainean Annecy animazioaren sektoreko jaialdi garrantzitsuenean estreinatu eta berriki Sitgesko Zinemaldian arrakasta handiz aurkeztu ondoren.

Publicidad

Zineuskadi elkarteak jakinarazi duenez, A Coruñako zuzendariak gerra guztien jatorriaz gogoeta egiten duen ipuin antibelizista bat egin du, eta kritikarien nahiz publikoaren goraipamena jaso du. Hartzen eta adarbakarren arteko antzinako gerra kontatzen du, eta Azulin eta Gordi anaia protagonistek amaren maitasuna bereganatzeko bizi duten barne gatazkan ere sakontzen du.

'Zinema Euskaraz' programaren baitan aurten estreinatuko den zazpigarren filma da, eta helduei zuzendutako lehena. Momentuz, filma soilik euskaraz proiektatuko duen euskal zinema aretoa Errenteriako Niessen izango da, Gorbeia Zinemak (Gasteiz) eta Getxo Zinemak (Getxo) aretoek elebitan botako baitute.

Bestalde, Golem Alhondigak (Bilbo), Florida Zinemak (Gasteiz) eta Nafarroako Golem Yamaguchik (Iruñea) soilik gaztelaniaz jarriko dute. Hala ere, datozen asteetan beste areto batzuetara ere iritsiko da. Era berean, filma Donostian ere proiektatuko da, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen 33. edizioaren baitan.

Datozen hilabeteetan beste film batzuk estreinatuko dira 'Zinema Euskaraz' programaren barruan, besteak beste, 'Hopper oilaskoerbia' urriaren 28an eta 'Gabi' azaroaren 25ean

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad