Borrar
Warner Bros. Pictures

Euskaraldian, kanibalismoz

Zinema beti gure alde, Euskara bultzatzeko, grina piztu eta beldurra kentzeko, euskara gure arma, bilaka dadin asmo sendo eta tinko bihurrietan

Begoña del Teso

San Sebastián

Igandea, 4 abendua 2022, 12:52

Comenta

Zinema beti gure alde, Euskara bultzatzeko, euskarekiko grina pizteko, euskarari batzuek dioten beldurra kentzearren, euskara gure arteko komunikazio-tresna, arma, akuilu bilaka dadin asmo sendo eta tinko bihurrietan urtero gertatzen den Euskaraldian ere.

Bada gure etxe ondoko pantailetan amodiozko istorio txit arraro, estraino, bitxi, berezia kontatzen duen film sailkaezin bat. Begira zaudela, Hannibal Lecterrekin akordatzen zara une askotan. Beste batzuetan, alta, so zaudela 'Twilight'/'Crepúsculo'/'Ilunabarreko' odolaz elikatzen ez zen banpiro zurbil, guapo, milinga hura ezin duzu burutik kendu.

Arraroa da bai 'Bones and All', 'Hezurrak eta guzti', 'Hasta los huesos' izenburu hartu duen pelikula, 'Call Me by Your Name' xuabe xuabe xuabe harekin jendetza konkistatu zuen Luca Guadagninoren hirugarrena dena.

Hirugarrena, bai. Izan ere, bisitari eder batekin sakon maitemintzen zen mutiko baten amodio homosexualeko kontakizun haren eta gizarteak bazterturiko bi kanibalen amodiozko istorio begiz jotako honen artean, Palermon jaiotako zinemagileak horrorezko Dario Argento maisu erabatekoaren 'Suspiria' berregin zuen. Estilo eta kemen handiz.

Bada gure etxe ondoko pantailetan amodiozko istorio txit arraro, estraino, bitxi, berezia kontatzen duen film sailkaezin bat.

Bai. 'kanibal' hitza idatzi berri dut. 'Seven' zuzendu zuen David Fincherren pelikuletarako musika sortu ohi duten Atticus Ross eta Trent Reznor sortzaile ero, zoro, beroen soinu banda duen 'Hezurrak eta guzti' honek, nahitaez giza haragiaz elikatu behar diren bi nerabe bakarti, triste, malenkoniatsuren berri ematen digu. Oinaze bizian mantentzen dituen patu krudelak berak betirako eta harago elkartu ditu. Haragiz eta arimaz. Amodioz eta elkarri dioten beldurrean.

Baina zer arraiok lotzen du ikusle zintzo-zintzoek aguantatzen ez badute ere, besteok, munduko zein gure erraietako iskin ilunetan aise dabiltzanok, kasik miresten dugun filmak Ahobizi/Belarriprest den jende markaz kanpokoarekin? Nola ausartzen zara hori bezalako atrebentziarik idaztera?

Ez da atrebentzia eroa egiaztatze izugarria baizik. Mintzalagunekin aritu ahal izateko 'Bones and All' aitzakia hartzen baduzue, erraztasun ikaragarria lortuko duzue euskarak propio, berezko eta altxor dituen hizkuntza formulazio zenbatetan.

'Elkar' eta bere aukerak

Esaterako, hezurretaraino landuko duzue 'Elkar' hitzak eskaintzen dituen aukera bikain guztiak: Elkar jan. Elkarri jatekoa eman. Elkar mastekatu, elkarren artean besteen haragia partekatu. Elkarrekin dastatu errai delizios horiek…

Euskaraz hain berezi eta dastagarria den norberaren burua maneiatuz sortzen diren hizkuntza irudi sekulakoak jorratzeko ere balioko digu filmak. Etsenplu: nire burua elikatuko dut, Nire burua elikatu dut…zureaz., Nire burua eskainiko dizut zuk bizirik iraun ahal izateko.

Eta zer esanik ez, film apropos aproposa dugu Hasta los huesos euskal aditzen misterio guztiak argitan uzteko. Nor-Nork inperatiboan: Jan nazazu. Edo meatxuzko etorkizun batean, jango zaitut osoki, biziki, gozoki. Nor(Zer) nori nork: koska egingo dizut birikan eta airea zein odola xurgatuko.

Beste Zer-Nork malapatatuak:nire eskuak jan ditut, beste batenak ez jateagatik..

Galdetuko duzue, ziurrenik, nola daitekeen elkar irensten duten bi monstruren istorioa maitasunezkoa izatea. Ez al da ordea, kanibalismoa amodio probarik handiena?

Galdetuko duzue, ziurrenik, nola daitekeen elkar irensten duten bi monstruren istorioa maitasunezkoa izatea. Ez al da ordea, kanibalismoa amodio probarik handiena? Ez al dugu guk jainko baten gorputza jaten Mezetara goazenero? Eta, ogia zatitu ostean eta mahaikideen artean banatuz, ez al zuen esan jainko horrek bera «hartzazue eta eman elkarri hau nire gorputza da, zuentzat ematen dena»?

Euskaraldia, euskara erraietaraino, Hezurrak eta guzti.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskaraldian, kanibalismoz

Euskaraldian, kanibalismoz