Borrar
Muere a los 96 años el arquitecto Frank Gehry
'Hiru Mosketariak'

Agur eta ohore, Charles de Batz de Castelmore jaun prestua

Ez erori, arren, debaldeko nostalgia alferrikakoan eta ahaztu (istant batez, bederen) joandako garaietan egindako beste moldaketez

Begoña del Teso

San Sebastián

Igandea, 30 apirila 2023, 12:08

Comenta

Zuen etxe ondoko eta urrutiko zinema areto guztietan bada ikusgai Alejandro Dumasek idatzi zuen 'Hiru Mosketariak' nobela hilezina berpiztu egin duen filma, estimu handitan izan beharko genukeen bertsio berria, zeini gure errespetu osoa, gure konplizitate leialarekin batera, aurkeztu behar dioguna gainditu baitu askok aldez aurretik bere kontra zuten errezeloa.

Ez erori, arren, debaldeko nostalgia alferrikakoan eta ahaztu (istant batez, bederen) joandako garaietan egindako beste moldaketez. Ahaztu behin batean txakurrak ere, txakur marraztuak, animaziozko txakurrak bilakatu zirela Frantziako Errege eta Erreginaren zaindariak (hori esanda, idatzia, ere, ez diet ez nik txakur horiei mosketariak izateko zuten ametsa ukatuko inoiz. Are gutxiago eskubidea).

Egun pantailetan dagoen pelikulak aspaldian ezarritako mosketarien istorioak kontatu ahal izateko kode guztiak galant eta elegante betetzeaz gain, begirada garaikidea botatzen dio kontakizunari eta pertsonaia denak beren garaiko seme-alabak badiren arren, ikuspegi moderno batetik azaltzen ditu, euren pasioak, tentazioak, grinak, tristeziak, alegrantzak mendeku gosea, ospe egarria guk sentitzen ditugun horietara hurbilduz, Badago beste puntu bat arras garrantzitsua pelikulan. Oso politikoa da. Nik uste, inoiz baino hobeto plazaratzen, pantailaratzen dira Elizaren eta Nobleziaren arteko, aurkako, aldeko trikimailu, engainu eta naturaren kontrako itunak. Bestalde, mende eta milurteko berri hauen filma izanik, iraganeko moldaketetan itzaletan geratzen ziren emakumeek bere egiten dute pelikula. Hain zuzen ere, bukaerako kredituen erdian, Winterreko Miladyk ederki iragartzen du bera izango dela 2023 hau amaitu aurretik estreinatuko den bigarren partearen protagonista nagusia. Askok betidanik sumatu eta desiratu izan dugun legez, merezi baitu.

Euskal Herrian badugu film berri honekin harro eta fier sentitzeko beste ziorik.

D´Artagnan benetan existitu zen pertsonaia zela bagenekien askok. Asmaturikoa izanda ere, maitatuko genuke baina amodio benetakoagoa diogu bera benetako gizakia, gerlaria, errebelde izan zela jakinda. Izena (egiazkoa) jakiteak areagotzen du D'Artagnani zor diogun konfiantza. Eta jakina, kontuan edukita bere familia kasik auzo genuela, zer esanik ez.

D´Artagnan benetan existitu zen pertsonaia zela bagenekien askok. Asmaturikoa izanda ere, maitatuko genuke baina amodio benetakoagoa diogu bera benetako gizakia, gerlaria, errebelde izan zela jakinda

D´Artagnanen deitura familiakoa Charles de Batz de Castelmore zen eta Lupiac herritik ez oso urrun zen gaztelu batean jaio zen. Gaskoinian. Hain sendoak eta estuak izan dira, mendeetan zehar, gaskoien eta euskaldunonen arteko harremanak, tratuak, akordioak, negozio zein amodio-gorrotozko tira birak, ezkontzak eta gatazkak ze euskarazkoak balira bezala bezala erabiltzen ditugun hitz franko gaskoi hizkuntzatik hartu izan baikenituen. Hasiera batean, mailegu gisa. Denboraren poderioz, alta, gure egin genituen. Aiete deitzen diogun parke ederra eta auzo zabal hori 'Hayet' zen denborak ahazturiko garaietan; Urgull (mendia) ez da hitz frantsesezkoa gaskoia baizik. Bi aipatu dugu soilik baina ez da falta gaskoia dela Euskal Herriko laugarren hizkuntza aldarrikatzen denik. Ezta duela gaskoia ikastea gure herriaren kulturarekiko konpromisotzat hartzen duenik ere. Ez pentsa, Iparraldean badira eskolak, badira ikastaroak, badira jaialdiak.

Beraz, kasik herrikide jo dezakegu, gustu handiz, Charles de Batz de Castelmore jaun prestua, leinu argiko baina diru gutxiko familia baten semea. 1613an jaioa, 1673an hil zen. Maastrichten. Gudu zelaian, bere ofizioari dagokion eraz. Hil baino lehen, hain ondo ezagutzen zuen Donibane Lohizunen topo egin zuen behin Sevillako Velazquez pintorearekin. Ezkontzear ziren bertan Espainiako Maria Teresa printzesa eta Frantziako Louis XIV erregea. Mosketariak bere jaunaren txakurren eta armen ardura osoa zuen. Pintoreak, berriz, ezkontza pintatu behar zuen…

Bai, harro gaude D´Artagnanekin Bidasoako bi ertzetan.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Agur eta ohore, Charles de Batz de Castelmore jaun prestua

Agur eta ohore, Charles de Batz de Castelmore jaun prestua