Kantak moldatu dituen Fernando Velázquez artxiboko argazkian, Arrasaten zuzendu zuen entsegu batean. lobo altuna

'Ura bere bidean', euskal kanta eta kantari ezagunenak elkartu zituen ekimena

Iazko Fair Saturday ekimenari lotutako bi kontzertu eskainiko ditu astearte honetan ETB1ek

Martes, 4 de enero 2022, 13:26

Berez, Black Friday edo ostiral beltzaren biharamuna da Fair Saturday, bidezko larunbata, kontsumoa sustatzen duen eguneraren ondotik kultura eta artea aldarrikatzen dituena jendarte bidezkoago baterantz abiatzeko. 2014an egin zen aurreneko aldiz, eta harrezkeroztik herrialde eta hiri askotara zabaldu da.

Publicidad

Fair Saturday fundazioak dioenez, «munduko hainbat tokitako kultur eragileek bat egiten dute egun horretan, eta, aldi berean, beren aukerako proiektu sozial bat babesten dute», Fair Saturday jaialdia delarik «gizarte-eragina duen kultura-mugimendu handiena».

Iaz, 'Ura bede bidean' proiektuaren bitarteaz gauzatu zen ekimena Euskal Herrian. Hura zela medio, artista ezagun askok euskal kantu esanguratsuen bertsioak interpretatu zituzen, Fernando Velazquezek moldatuak, disko digital bilakatzeko eta zuzenean interpretatzeko ere bai. Kontzertua abenduaren 10ean egin zen Bilbao Arenan. ETBk grabatu egin zuen, eta astearte honetan eskainiko du ETB1en, 22:30etik aurrera. Ondoren, Fair Saturday ekimenaren inaugurazio kontzertua ikusi ahal izango da, oholtza gainean 1.500 artistatik gora bilduko dituena.

Aurreneko saioak ikusi ahal izango dira, besteak beste, Huntza, Eñaut Elorrieta, Pello Reparaz, El Drogas, Idoia, Doctor Deseo, Aitor  Gorosabel, Mikel Urdangarin, Aiora, Mabü, Alex Sardui, Iñigo Etxezarreta, Olatz Salvador eta Sua. Bilbao Orkestra Sinfonikoa eta Bilboko Koral Elkartea izango dituzte lagun eszenategi gainean. 

Ondoren, 23:40tik aurrera, Fair Saturdayren irekiera ekitaldia eskainiko da 'Oholtzan' saioaren baitan. Ikuskizunak 1.500 artistatik gora jarriko ditu Bilbao Arenako oholtza gainean: Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera, Fernando Velazquezen zuzendaritzapean, Bizkaiko 30 abesbatza, bi gazte orkestra, lau dantza talde (tartean Igor Yebraren eskola) eta Bizkaiko zenbait ikastetxetako gaztetxoak. Horiekin batera, En Tol Sarmiento eta Mäbu taldeek eta Idoia kantariak hartuko dute parte.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad