Beñat Gaztelumendik irabazi du bertso txapelketaren finalerako lehen txartela
Oiartzunen nagusitu zen Añorgako bertsolaria, lan bikaina eginez saioan zehar lanbide desberdinetan murgildu eta gero
A. Mariezkurrena
Donostia.
Lunes, 18 de noviembre 2024, 01:00
Beñat Gaztelumendik irabazi du Oiartzungo Elorsoro Udal Kiroldegian Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa. Jendetza elkartu zen igande arratsaldean bertan txapelketaren lehen finalistaren izena ezagutzeko asmoz.
Publicidad
Lan puntuagarriak bukatuta, Beñat Gaztelumendi Arandiak bildu ditu puntu gehien: 560,5. Ondoren, Ane Labaka Mayoz (552); Nerea Elustondo Plazaola (522,5); Asier Azpiroz Iztueta (475,5); Oier Etxeberria Zubimendi (468,5) eta Eli Pagola Apezetxea (449)sailkatuu dira.
-
1.Beñat Gaztelumendi Arandia 560,5
-
2. Ane Labaka Mayoz 552
-
3.Nerea Elustondo Plazaola 522,5
-
4. Asier Azpiroz Iztueta 475,5
-
5. Oier Etxeberria Zubimendi 468,5
-
6. Eli Pagola Apezetxea 449
Gaztelumendi Arandia agurra abestu eta gero, '8ko nagusian' Oier Etxeberria Zubimendirekin aritu zen kantuan «40 urte inguruko bi lagun zarete, eta kuadrillan bikotekiderik ez duten bakarrak. Zu, Oier, kezkatuta zaude egoerarekin, Beñat, berriz, ez», gaia landuz.
Beranduago '8ko txikian' berriz, Nerea Elustondo izan zuen ondoan mikrofonoen aurrean eta Elustondo mago lanetan ibili zen bitartean, Beñat publikotik ateratako boluntarioa paperean bikain sartu zen.
Lanbide desberdinetan jarri zuten atzokoan lehen finalaurreko irabazlea. Esaterako, Puntutan, Eli Pagola Apezetxearekin batera, herriko brigadako langileak bihurtu ziren eta kritikoak agertu ziren kaleetanGabonetakoo argiak jartzeko lanari buruz hitz egiterakoan. Baina behar bada bakarka egokitu zitzaion une gordinena Añorgako bertsolariari. «Kale garbitzailea zara. Gero eta pertsona gehiago ikusten dituzu lotan kale bazterrean», esan zion Ane Ezenarro Beristain gai jartzaileak. Gai sakona eta mingarriari heldu zion Gaztelumendik Elorsoro Udal Kiroldegian bildutako ikus-entzuleen txalozaparradaa jasoaz bere lana amaitutakoan.
Gaztelumendik Errenterian izandako bigarren final-laurdenean lortu zuen pasea Oiartzunen izateko. Bestalde, ezin da ahaztu, añorgatarrak badakiela zer den txapela janztea final handian, izan ere, Gaztelumendik 2019an eta 2015ean Gipuzkoako Bertso Txapelketa irazi zituen.
Publicidad
Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde eta Mikel Lersundi Ayestaran aritu ziren epaile lanetan Oiartzungo saioan.
Zarautzen datorren igandean
Finalera begira jarri da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa lehen txartela banatu ostean. Bigarren finalaurrekoa, Zarautzen datorren igandean, hilaren 24an, izango da eta azkena, abenduaren 1ean Arrasaten. Final handia berriz, Ilunbe zezen plazan abenduaren 14an arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Bertan, Beñat Gaztelumendi izango da, atzo egindako lanarekin merezitako txartela lortu baitzuen. Ohi modura, edizio honetan ere finalaurrekotan 18 bertsolari izango dira lehian; sei bertsolariz osatutako hiru talde izango dira. Talde bakoitzeko irabazlea zuzenean pasako da hurrengo fasera; eta horiekin batera pasako dira puntu gehien batzen dituzten beste bost bertsolari.
Bertso elkartetik aditzera eman dutenez datorren igandean jokatuko den saioko sarrerak salgai daude, betiko moduan, bertsosarrerak.eus atarian eta Aritzbatalde Udal Kiroldegiko txarteldegian saioko egunean bertan, aurretik agortuko ez balira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión