Amaia Ocerin, Sabin Bikandi eta Oier Etxeberria, digitalizazioaz Diana Francorekin. MAIkA SALGUERO

Azokaren azken txanpan, «sentsazio baikorrak» nagusi

Hainbatek produktu gehiago eraman behar izan dituzte Landakora, biltegian zeudenak agortu egin direlako

nerea azurmendi

Martes, 8 de diciembre 2020, 07:56

Durangoko Azokaren 55. edizioa egitea bera notizi ona izan zen; ezusteko txikiren bat izan ezik, notizia pozgarri eta lasaigarriak iritsi dira handik ostiralaz geroztik, eta atzo antolatzaileek aurreratu zuten «sentsazio baikorrarekin» iritsi direla azken txanpara.

Publicidad

Gaur du azkeneko egunaDurangoko Azokak, eta bihar egingo dute Gerediaga Elkarteko lehendakariak eta kudeatzaileak, Nerea Mujikak eta Arantza Atutxak, edizio bitxienaren balantze ofiziala. Hortik aurrera, euren produktuak makrodenda birtualaren esku utzi dituzten 184 ekoizleek egin beharko dituzte kontuak, eta ikusi zein puntutaraino asebete dituen pandemiaren aurkako borrokak finkatu dituen baldintzetan egin den Azokak.

Antolatzaileek azaldu dutenez, «sentsazio baikorrak» dira nagusi «online dendaren biltegian. Eskaera kopuruak ez du behera egin eta etengabea izan da mugimendua eta kutxen joan-etorria biltegian: gauez ere txanda antolatu behar izan da eskaerei aurre egin eta paketeak goizean goiz kulturzaleengana bidaltzeko». Salmenten martxa onaren beste sintoma bat izan zen «egunean zehar hainbat argitaletxe, diskoetxe eta autoekoizle» gerturatu izana Landakora «produktu gehiago ekartzera, biltegian agortuta zeudelako». Erosketak egiteko denbora, ordea, ez da agortu, gaurko gauerdira arte egongo baita denda birtualean liburuak, diskoak, aldizkariak eta bestelakoak eskuratzeko aukera.

Egunak utzi zituen hainbat irudi. DURANGOKO AZOKA

Azokak egun arrunt bati dagokion eskaintza zabalari eutsiko badio ere, gaurko egunak despedida kutsu argia du. Mahainguru nagusiak hartu dituen 12:00etatik 13:00etara bitarteko tartea ekitaldi berezi batentzat izango da azken egun honetan, 'Taupadaz TaupaDA!' ikuskizunak hartuko baitu.

Aurtengo edizioaren leloa eta mezuari jarraituz, «Antton Telleriak, Amancay Gaztañagak eta Miren Amurizak bakarrizketa eta hausnarketa ezberdinak plazaratuko dituzte, bakoitzak beretik eta bere eginez mezua. Hiruren hausnarketak musikarekin harilkatuko ditu Maite Arroitajauregi 'Mursego' musikariak», aurreratu dute antolatzaileek.

Publicidad

Gaueko txanda antolatu behar izan da «eskaerei aurre egin eta paketeak goizean goiz bidaltzeko»

Gaurko gauerdira arte jarraituko du zabalik Azokaren webgunean dagoen denda birtualak

Horrez gain, egunero bezala, entzuteko eta ikusteko ugari eskainiko dituzte egunean zehar gelditu gabe dauden Landako Guneak eta Plateruenako Ahotsenean. Etxetik mugitu gabe gogoko dugunaz gozatzeko eta sekulako aurkikuntzak egiteko aukerak eskaintzen dituzte aldibereko bi streaming emisioek.

Mahai-inguru bizi bizia

Aukera oso interesgarria da, halaber, zuzenean jarraitzerik izan ez diren emankizunak web gunean berreskuratu ahal izatea. Hor dago jada atzo eguerdian Landakon egin zen 'Digitalizazio prozesua eta kultur jarduera' mahai-ingurua. Teknologia berrien inguruko egitaraua kudeatu ohi duen K@bia gunearen aurtengo aportazioa Diana Francok gidatutako saioa izan zen, non Amaia Ocerin komunikazio eta marketinean adituak; Aiko taldeko Sabin Bikandik eta Tabakalerako Erakusketak, Sortzaileen Gunea eta Programak arloko buru Oier Etxeberriak ikuspegi desberdinetatik heldu zioten.

Publicidad

Amaia Ocerinek, kulturaren arloko hainbat sortzailerekin egindako lanean oinarrituta, digitalizazioak eskaintzen dituen baliabideak aprobetxeatzearen garrantzia nabarmendu zuen, pandemiak erakutsi duen moduan. Arriskuak aintzat hartuta betiere, batez ere ustez doakoak diren sareak erabiltzen direnean. Oier Etxeberriak Tabakaleran garatzen ari diren bi egitasmo izan zituen batik bat hizpide. Sabin Bikandik, berriz, jarri zion saioari gatza eta piperra, azalduz teknologia berritzat ditugun hauek ekarri duten 'iraultzaren' parekoak asko izan direla historian zehar. Baina, beti, «nire moduko pobreei dagokigu pedalak ematen jarraitzea, bestela bizikletatik eroriko garelako». «Durangoko Azokan ere bai», zehaztu zuen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad