Borrar

Arkatza hartu eta segi aurrera

Xabiroi komiki bildumak 76 zenbaki eta 18 album kaleratu ditu, aniztasuna eta «kalitatea» zigilu izanik Dani Fanok esan bezala. Bidean «komunitatea» sortu izana du garaipen handiena

Domingo, 6 de julio 2025, 00:33

Segi, eta segi, eta segi, eta segi, eta...». Halaxe egin ditu 20 urte Xabiroi bildumak, haren zuzendari eta arima den Dani Fanok (Donostia, 1968) umorez laburtzen duen bezala. Atzera begirakoan ariketak gutxi du nostalgiatik eta hitzartzea une oro darama aurrera begirakora, hurrengo zenbakia iparrorratz. «Etorkizunari buruz galdetzen didatenean argi dut beti soilik hurrengo zenbakia dagoela, ez dago haratagoko bizirik». Hori bai, ez du ezkutatzen ezinbesteko proiektua izan dela euskal komikigintzak bizi duen unea bizi ahal izan dezan. «Pentsatu nahi dugu harri txintxar bat jarri dugula, baina ez gara inolaz ere bakarrak izan».

Xabiroi Xabiroik marraztua

Iturria: Xabiroiko hainbat egile

Xabiroi Xabiroik marraztua

Iturria: Xabiroiko hainbat egile

Xabiroi Xabiroik marraztua

Iturria: Xabiroiko hainbat egile

Xabiroi Xabiroik marraztua

Iturria: Xabiroiko hainbat egile

Abiapuntutik izan baita elkarlana ardatz izan duen ekimena. Askotan kontatu den bezala, 2004 aldera Ikastolen Elkartetik jasotako dei bat izan zen txispa. «Nik baneramatzan haiekin zenbait urte lanean, bereziki irudigintzan, gehienbat material didaktikoak ilustratzen. Baina bazekiten nire komikirako joera», oroitzen du Fanok. Eta, hura baliatuta, «gazte-nerabe tarteari» bideratutako aldizkari-proiektua aurkezteko eskatu zioten. Garai hartan 'Ipurbeltz' oraindik bizirik zen eta jarraipena eman nahi zitzaion, identifikatutako hutsunea bete. Hala heldu zen 'Sentitu komikiaren ziztada' lelopeko alea. «Sekulako ilusioa izan zen, Ikastolen Elkartea oso erakunde serioa da eta banekien ez zirela txantxetan ari. Segituan deitu nuen Iñaki Holgado, poz batean», dio donostiarrak. Izan ere, argitaratze solteez gain, «2005ean Euskal Herria basamortu bat zen komikiari dagokionez, ez zegoen ezer». Lehen horiek 36 orrialdeko aleak izan ziren, gerora 32 izatera igaroz –egun hala da– arrazoi ekonomikoengatik.

Sentitu komikiaren ziztada!!

Lehen ale hau 2005eko ekainean atera zen, eta ordutik aurreta Ikastolen Elkarteak argitaratu du

Sentitu komikiaren ziztada!!

Lehen ale hau 2005eko ekainean atera zen, eta ordutik aurreta Ikastolen Elkarteak argitaratu du

Sentitu komikiaren ziztada!!

Lehen ale hau 2005eko ekainean atera zen, eta ordutik aurreta Ikastolen Elkarteak argitaratu du

Sentitu komikiaren ziztada!!

Lehen ale hau 2005eko ekainean atera zen, eta ordutik aurreta Ikastolen Elkarteak argitaratu du

Maiztasun jakin bat, hiru hilabetean behin, izango zuen aldizkaria plazaratzea «handia» zen. «Ohiko argitaletxeek nekez egin dezakete hori, heltzen zaizkien proposamenak puntualak direlako». Hala, Fanorentzat Xabiroiren ekarpenik ia handienetakoa «euskarri egonkor bat» eskaini eta mantentzea izan zen. «Horren inguruan sortzen da komunitatea, sarea, irakurle berriak». Eta baita egileak ere, bildumaren bigarren garaipena. Xabiroiko zuzendariak ez zuen sekula zalantzarik izan haien kalitateaz, baina ez zuten lanerako apenas aukerarik. «Guk jakin bagenekien indarra genuela, egile on asko zegoela hemen». Eta galdetzeko beharrik gabe ematen du zerrenda: Juan Luis Landa, Asisko Urmeneta, Iñaki Holgado... Lanean aldiz, hala moduz zebiltzan. «Lehenak ia utzia zuen, bigarrena ia desagertua zen eta hirugarrena Frantzia edo AEBetarako ari zen».

Horregatik, lehen unetik, argi izan zuten ezinbesteko baldintza zela «profesional gisa» ordaindu behar zitzaiela «ahalik eta komikigile onenen parte hartzea bermatzeko». Babes horren bitartez «euskal komikigileei erakusleiho egonkor bat» eskaini nahi zen. «Muskulua bagenuen, euskarriak falta ziren, non erakutsi hori».

Kalitatea bermatuz

Eta behin lekua izanda, 'Xabiroi', sortzaileek kalitatea erakutsi dutela defendatzen du Fanok. Hala heldu dira 76 zenbaki, 18 album –horietako bik Euskadi Saria jaso dute–, 90 egile baino gehiago batu izana proiektura eta hauen artean jositako sarea edo harrera, 30.000 aletik gora saldu baitira. Eta kalitatearekin.

Lehen mailako produktua

76

zenbaki

18

album

90

autore

30.000

ale salduta

2

Euskadi Saria

Lehen mailako produktua

76

18

90

zenbaki

album

autore

30.000

2

ale salduta

Euskadi Saria

Lehen mailako produktua

76

18

90

zenbaki

album

autore

30.000

2

ale salduta

Euskadi Saria

Lehen mailako produktua

76

18

90

30.000

2

zenbaki

album

autore

ale salduta

Euskadi Saria

Hori lortze aldera lehen unetik oso argi izan zuten Xabiroi ez zela izango esperimentazio zentroa. «Ez da egile gazteak trebatzeko leku bat, irakurle gazteak trebatzeko lekua baizik. Horrek egile trebatuak eskatzen dizkizu». Zerrenda begiratuta, berresten da asmoa. Eta albo-ondorio pozgarria izan ziren «elkarlanerako bikoteak». Izan ere, lehen unean Eusko Jaurlaritzari hiru ale egin behar zituztela ulertu zioten. «Baina lau ziren eta horregatik sortu genuen zenbaki berezia, 6-7 orrialdeko elkarlan laburrekin. Gure esperimentazio laborategia bihurtu en eta gerora sail bihurtu den 'Haur Besoetakoa' ere hor hasi zen»

Haur Besoetako

Xabiroi bildumako pertsonaia marrazteko Sanvik egindako prozesua

Haur Besoetako

Xabiroi bildumako pertsonaia marrazteko Sanvik egindako prozesua

Haur Besoetako

Xabiroi bildumako pertsonaia marrazteko Sanvik egindako prozesua

Haur Besoetako

Xabiroi bildumako pertsonaia marrazteko Sanvik egindako prozesua

Noski, ez du esan nahi egile gazteak gertutik jarraitu ez dituztenik. «Ia hasieratik jarraitu genituen Joseba Larratxek, 'Navarra'-n egiten zituen argitalpenak. Eta ikusi genuenean beste egileen mailara heldu zela deitu egin genuen. Berdin Julen Ribas eta Ainara Azpiazu 'Axpi'-rekin». Egun harrobia ere badela argi du. «Egileek jartzen dute Xabiroiren maila eta, zorionez, talentua izango da gure muga». Beste sektoreekin alderatuta, ikus-entzunezkoak esaterako, alor ekonomikoa oso ezberdina baita. «Zorionez komikigintza materialki ez da medio garestia. Guk ezin dugu animazioan konpetitu Pixarrekin, baina komikian Gardorekin lotsarik gabe. Denetatik egin dezakegu, egileei bururatzen zaiena. Aspaldi da komikiak hautsi zituela muga horiek, bai estilo edo proposamen artistikoen aldetik eta bai jorratzen diren gaiengatik».

Lerro editorialik ez

Hain zuzen gaitegia da Xabiroi bildumak egindako hirugarren ekarpen nagusia, egileek askatasun osoa izan baitute. «Xabiroin ez dauka inolako zentzurik lerro editorial bat edukitzeak. Irakurle gazteak arrantzatu behar ditugu eta amuan denetarik bota behar dugu, pentsa zein askotarikoa den gure ikasleen mundua», arrazoitzen du Fanok. Horrek, noski, ez du esan nahi «dena balekoa denik. Ondo egin behar da». Bidean izan dira 'Irati' bezalakoak fantasia jorratuz, 'Haur besoetakoa' saila, Euskadi Saria eskuratu zuten 'Azken garaipena' eta 'Santa Familia', superheroiak gurera ekarri zituen 'Botere handi batek' edo gure kultura eta historia landu dituzten 'Sasi artean Elgeta' eta 'Maurizia'.

Asmoak errealitate bihurtzeko Ikastolen Elkarteak zein administrazioek hasieratik ulertu izana ezinbestekoa izan zen. «Dirulaguntzak eta babes hori izan dugu eta guk kalitatearekin erantzun dugu, parametro hori ez da sekula jaitsi». Eta lehenak gaitegi aldetik emandako babesa lasaitasun itzela izan da. «Aurkezten duguna sorkuntza zintzoa, egile eta irakurleen arteko komunikazioa izatea nahi dugu. Bakoitzak jarriko dizkio mugak bere buruari, baina gure aldetik ez dadila izan. Eta horretan Ikastolen Elkartea oso txukun portatu da».

Errekonozimendu aldetik, Fanok argi du 'euskal' eta 'komikigintza' hitzak batera joanez «mainstreamera nekez» hel daitekeela. «Jasotzen dugun arretak gorabeherak ditu, boladaka doa. Urteurrena eta 'Maurizia' berritasunarekin edo Intza tabernako fenomeno txikiarekin kasu asko egin digute, baina berdin du. Guk gure lana lana berdin egiten jarraitu behar dugu». Itsasargia bezala. «Berdin du zenbat ontzi den itsasoan, ezin dugu begira egon». Eguneroko lan hori, 'segi eta segi' hori, leitmotiv dute Xabiroin, egileek «lan egiteko eta sortzeko» baldintza onak izatea bezala.

Azkenik, ekimen edo proiektu askok mugarriak izan ditzaketen bezala, Fanok uste du «artean» ez dela hala. «Agian kanpotik egiten den araketa bat da, hemen 0tik abiatzen gara une oro. Nik beti ikusten dut Xabiroi kinka larrian, seguru asko 20 urte iraun du horrengatik (barreak)». Eta analisietan itotzea ere baztertzen du, adibide bezala jarriz 2008ko krisian salmentak igo egin zirela. «Komikia alderantziz joan da beti», azpimarratzen du. Horregatik, nahiago du halakoei «bizkarra eman», zuhurtasuna mantendu eta «amildegitik behera ez etortzeko erabakiak» hartzen jarraitzen. Esan bezala, segi eta segi.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arkatza hartu eta segi aurrera

Arkatza hartu eta segi aurrera