Oier Aranzabal, eskuinean, 2017. urtean Donostiako Victoria Eugenian emandako kontzertuan. JUAN G. ANDRÉS

«Agian, zuzeneko beste musika eredu bat aldarrikatzeko unea iritsi da»

Oier Aranzabal Lou Topet taldeko kantaria eta konpositoreaMusikaria, kazetaria, esataria, zinemagilea... Lou Topet taldearekin Victoria Eugeniara itzultzeko irrikan dago zarauztarra

Juan G. Andrés

DONOSTIA.

Viernes, 26 de junio 2020, 14:04

Zea Mays eta Mc Enroe taldeen kontzertuen ondoren, Lou Topetek emango du itxialdiaren osteko Victoria Eugenian egingo den hirugarren saioa. Kanta propioak 'Abesti bat gutxiago' (2015) eta 'Seeger gogoan' (2017) folk diskoetako bertsioekin uztartuko ditu Aranzabalen taldeak.

Publicidad

– Nola igaro duzu berrogeialdia?

  • Lou Topet.

  • Victoria Eugenia antzokia (Donostia).

  • Igandean (19 00etan).

  • 12 euro.

– Etxean sartuta. (Barreak) Aitaren azalean ibili naiz, bikotekidea medikua baita eta lan asko egitea tokatu baitzaio. Zaintza lanak egiteak alaba txikiarekin denbora gehiago pasatzeko aukera eman dit eta horrek bihotza puzten dizu. Topikoa bada ere, buruari 'reset' egiteko eta lehentasunak zeintzuk diren jakiteko balio izan dit.

«Hurrengo diskoan zalantzan jarri nahi dugu ustez alternatibarik ez duen sistema: kartzela»«Kontzertu gertukoagoak bultzatu beharko genituzke, bitartekari erraldoirik gabekoak»

– Azken diskoa 2017koa duzue... Ba al dago kanta berririk bidean?

– Konfinamendua baino lehen Harkaitz Cano eta biok lanean ari ginen. Hurrengo diskoa kartzelaren kontzeptuaren ingurukoa izango da eta hitzak Harkaitzek berak idatziko ditu propio. Gure zabortegi sozialak kezkatzen nau. Denok bizi gara ustezko askatasunean, baina gizarte honekin bat egiten ez duen oro zabortegira bota eta ahazten dugu, zaborrarekin egiten dugun bezala: pila bat kontsumitzen dugu, ez gara kezkatzen sortzen ditugun hondakinez eta jende askok ez du ezta birziklatu ere egiten. Hor badago presondegiarekin paralelismo bat. Angela Davisek dioenez, esklabutzaren beste aldaera bat da kartzela, historian zehar apenas aldatu den sistema. Eta proiektu honetan zalantzan jarri nahi dugu horren onartuta dagoen sistema, ustez alternatibarik ez duena.

– Jaialdi gehienak bertan behera gelditu dira, aforoak murriztu dituzte, areto txikiek gaizki pasako dute... Nola iraungo du bizirik musikak?

– Guretzat ez da aldaketa handirik egongo, aforo txikietara ohituta gaudelako... (Barreak) Murrizketen asuntoarekin akordatu naiz Garoa liburu-dendetan antolatzen genituen 60 lagunentzako kontzertuekin. Dena zenbakietan neurtzeko joera dugu, eta badirudi zenbat eta jende gehiago, orduan eta hobeto, baina badira proposamenak interes kultural handikoak zenbakitan txikiak izanik ere. Agian, zuzeneko beste eredu bat aldarrikatzeko unea iritsi da, areto eta jaialdi masiboak alde batera utzita: oso ondo funtzionatu dezaketen formatoak bultzatu behar ditugu, askoz ere gertukoagoak, bitartekari erraldoirik gabekoak, artista eta entzulea parez pare jartzen dituenak...

– Zu ez zara musikari profesionala, baina ziur asko, musikaz bizi direnek sistema handiago eta egonkorrago beharko dute...

– Baina zirkuitu orokorrean, zein da azpiegitura erraldoi horiek behar dituzten artisten portzentajea? Ez dira hainbeste! Azken asteotan Donostia Kultura Irratiko 'Ispilu beltza' saioa gidatu dut eta lehengoan McEnroe taldeko Ricardo Lezonekin hitz egin nuen. Berri Txarrak-ek baino entzule gehiago ditu Spotify-n, baina ezin du musikaz bizi. Zergatik? Agian, musika industriari errepaso bat emateko unea da, zalantzan jarri beharko genituzke ohikoak bihurtu diren kontuak. Antzokietako formatu handiari uko egin gabe –gozamena da Victoria Eugenian jotzea!–, artistekin erlazionatzeko beste ereduak sor daitezke, are gehiago bitartekariak erortzen ari diren unean. Artistak gero eta subiranoagoak egin behar ditugu eta hori probestu behar da.

Publicidad

– Ildo horretan, Zart! taldea sortu duzue Harkaitz Cano, Alain Urrutia, Petti, Rafa Rueda, Mikel Urdangarin, Elizabeth Macklin eta beste hainbat lagunekin...

– Mikel eta Pettiren azken diskoak kaleratu ditugu, 'Abesti bat gutxiago' liburua berrargitaratu... Baina helburua ez da ekoizpena egitea, taldetzea baizik. Esan bezala, sekulako astindua gertatu da kulturgintzan, modeloak aldatzen ari dira eta lehen baino zailagoa da hau ogibide egitea. Lanarekiko subiranotasuna eskuratzea funtsezkoa da... Beldurrak eta kezkak konpartitu eta elkarlanerako konplizitateak bilatu ditugu, orduan gertatzen baitira gauza interesgarrienak. Hala gertatu izan da historian zehar ere.

– Margolaria' (2019) filmaren ondoren, beste proiektu bat duzu Alain Urrutia artistarekin...

– Duela urtebete eta piku hasi nintzen filmatzen baina ezin dut asko kontatu oraindik. Hamar urtetan zehar Alainen jarduna munduan zehar jarraituko dut kamerarekin eta hortik pelikula bat aterako da. Hainbat ideia ditut baina premisa nagusia honakoa da: ez dakigu zer gertatuko den.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad