Herriarteko lehen hiru saioak
Azkoitian, Lasarte-Orian eta Zarautzen izango dira ostiral honetan, Azkoitia, Orio, Lasarte, Aia, Zarautz eta Oñatiko taldeak ariko direlarik
El Diario Vasco
Viernes, 3 de febrero 2017, 11:07
Ostiral honetan Gipuzkoako taldekako bertsolari txapelketako lehen saioak jokatuko dira Azkoitiko Zurt tabernan, Lasarte-Oriako Arrieskalleta Elkartean eta Zarauzko Txiki polit tabernan.
Publicidad
Azkoitiko Zurt tabernan egingo den saioa 22:30etan hasiko da eta Erniarraitz 3 (Azkoitia) eta Sarri nahi genuen baina Habana etorri zaigu (Orio) taldeko kideak ariko dira lanean.
Arrieskalleta elkarteko bertso afaria 21:00etan hasiko da, Lasarte-Orian. Bertan, Lasarteko bertso eskola (Lasarte) eta Aia eta kitto (Aia) taldeak lehiatuko dira.
Zarauzko Txiki Polit tabernan 19:30ean hasiko da Ran rober ran (Zarautz) eta Txinparta (Oñati) aurrez aurre jarriko dituen saioa.
Gipuzkoako Herriartekoa taldekako bertsolari txapelketa otsailaren hasieratik abiatuta maiatzaren 27ra arte egingo da. Egun horretan izango da finala Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan.
Herriartekoarekin Gipuzkoako herrietako bertso mugimendua bultzatu, indarberritu eta ikusarazi nahi da. Parte hartzaile guztien txapelketa izango da hau, lehia baino gehiago, gozamena izango da ardatz. Guztiaren oinarria auzolana da.
Bertsozale Elkartearen funtzioa koordinazio orokorra eta saretze lana izango da. Antolatzaileak Herriartekoan parte hartuko duten 267 antolatzaile, gai jartzaile, epaile eta bertsolariak dira. Horien sostengu izango dira Gipuzkoako Gai jartzaile taldea, Epaile taldea eta Elkarteko lan talde teknikoa.
Publicidad
Guztira, 38 taldek eman dute izena. Talde bakoitzak gutxienez sei partaide behar ditu: taldearen ordezkaria, gai jartzailea, epailea eta hiru bertsolari. Lehen itzulian 38 bertso saio izango dira.
Lehen fase hau otsailaren 3tik martxoaren 12ra izango da. 38 taldeak 12 multzotan banatu dira. Hamar multzo hiru taldekoak dira eta, beste biak, laukoak. Multzo bakoitzetik talde bakarra sailkatuko da martxoaren 23tik apirilaren 9ra egingo den bigarren fasera. Hurrengo urratsak finalaurrekoak (maiatzaren 6 eta 13an) eta finala izango dira.
Txapelketaren izaera dela eta, lehiatik kanpo geratu arren taldeak amaierara arte izango dira ekimenaren parte. Informazio zabalagoa, herriartekoaren web gunean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión