Pasaian egin ohi den 'Soinu Zahar Txapelketa'

Dantza-maratoia Gipuzkoako dantzari onenekin

'Soinu zahar' guztiak, hogeita lauak, erakutsiko dira lehenbiziko aldiz Donostian larunbat honetan

Félix Ibargutxi

Viernes, 9 de septiembre 2016, 12:03

Soinu zaharretatik dantzara ikuskizuna egingo da larunbat honetan Donostiako Konstituzio Enparanatzan, arratsaldeko 19:00etan hasita, Euskal Jaien barruan. Hainbat dantzarik hartuko dute parte, aldamenean Donostiako Udal Txistularien Taldea ariko delarik. Erakustaldi hau izango da Juan Ignazio Iztuetak jasotako soinu zahar guztiak hogeita lauak jarraian dantzatuko diren lehenengo aldia.

Publicidad

Besteak beste, Lezo, Villabona, Legazpi, Oiartzun, Beasain, Asteasu, Legazpi, Lizartza, Pasaia, Elgoibar, Berastegi eta Tolosako taldeetako dantzari onentsuenak ariko dira lanean. Gehienetan beren herrietako dantza-jantziak ekarriko dituzte hiriburura.

Soinu zaharrak izenez ezagutzen dira, Gipuzkoako dantzen alorrean, XVIII. mendearen amaieran ia galdutzat ematen ziren eta Juan Ignazio Iztuetak bere «Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia» liburuan jaso zituen neurri bereziko batzuk.

Iztuetaren ahalegina izan zen ia galdua eta sakabanatua zegoen dantza tankera baten kondarrak jasotzea, biltzea eta sistematizatzea. Bere lanaren fidagarritasuna ontzat ematen dute ailegatu zaizkigun beste testigantza partzial batzuk.

Iztuetaren bilduman, bestelakoez gainera, bi dantza jenero nagusi aurkezten dira, biak atletikoak, benetako hezkuntza fisiko ona eskatzen dutenak: Zortzikoak eta Soinu zaharrak. Lehendabizikoak neurri finkoetako esaldiek osatzen dituzte, zortzi konpas edo puntukoak beti. Soinu zaharretan, aldiz, esaldiek ez dute neurri jakinik, bakoitza luzera desberdinetako esaldiez osatua dago.

Publicidad

Dantzatu beharreko musikaren neurriak ez dira behin eta berriz errepikatzen, asko aldatzen baizik eta dantzatu ahal izateko ongi ezagutu behar da aurretik bakoitza. Horregatik dio Iztuetak bien arteko aldea azpimarratzen: «Zortziko bat bakarra dantzatzen dakienak, dantzatu ditzake milloika (...). Baña soñu zar bat jakiñagatik ezin dantza dezake bestea, berriro ikasi gabetanik».

Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrak koordinatu ditu dantzarien entseguak, eta ordu eta erdiko ikuskizuna izatea espero da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad