«Dakidan guztia fusionatzen saiatuko naiz aurrerantzean»
Iazko azaroan argitaratutako ‘Ziklomorphosia’ diskoa ardatz duen biran dabil Sorkun. Lan horretan asko aldendu zen rocketik; itzuliko da, «baina ñabardurekin»
FELIX IBARGUTXI
Sábado, 23 de julio 2016, 10:03
Publicidad
Sorkun Rubio (Errenteria, 1977) Kashbad taldeko abeslaria izan da hogeitaka urtez. Fermin Muguruzaren taldean ere sarri kolaboratu izan du, eta hain zuzen ere honek bultz eginda hasi zuen bakarkako bidea. Iazko azaroan Ziklomorphosia diskoa plazaratu zuen. Biran ari da, diskoko musikariekin batera. Larunbatetik iganderako gauean, jaioterrian abestuko du.
Azkeneko disko honetan erritmo lasaiagoetara egin duzu salto: funk, reggae, soul... Zeuk erabaki al zenuen aldaketa handi hori?
Bai. Zuzendari lana nik egin dut. Eta doinuak sortzen Aritz Luzuriaga eta Mikel Romero jardun dira batik bat.
Inoiz itzuliko al zara rockera, hardcorera?
Bai, itzuliko naiz, baina ñabardurekin. Ez dut uste inoiz hardcore ortodoxodun diskorik egingo dudanik. Aurrerantzean, saiatuko naiz dakidan guztia fusionatzen.
Zure lana kantatzea da. Inoiz konposatuko al duzu abestirik?
Ez. Horretarako musika-tresnaren bat jotzen ikasi beharko nuke eta; edota programa informatikoren bat. Oraingoz ez dut gogorik. Nik dakidana da kantuan egiten eta pixka bat idazten. Ahotsaren melodia, hori bai, beti neuk egindakoa izaten da. Zerbait ikasi nahiko nuke, baina musika baino gehiago ba... ez dakit... agian generoko antropologia.
Publicidad
Generoa aipatzen duzunez, diskoaren prestaketan emakume asko jardun ziren.
Eider Rodriguez letrak idazten, Maika Tameron ekoizpen lanetan, Nagore Vega komunikazio lanetan...
Ziklomorphosia diskoaren bira noiz artekoa da?
Abenduan bukatu egingo da. 2017an lasai egongo naiz, indarrak biltzen zerbait berri egiten hasteko.
Irrati batean azaldu zenuen Ziklomorphosia hitzaren esanahia. Hitz-jokoa da...
Bai, ziklotimia diagnostikatu zidaten, eta hortik izenburua.
Publicidad
Diagnostikatu eta gero lasaiago biziko zara.
Bai. Ziklotimiak goraldiak eta beheraldiak izaten ditu, baina nik beheraldiak baino ez nituen izaten. Orain kontrolpean dago arazoa.
Diskoko letrak ilunak dira.
Eider Rodriguezek idatzi zituen, baina ni neu agertzen naiz haietan.
Zenbat urte daramazu kantuan? Hogeita bi? Hogeita hiru?
Ez nago ziur. Ez dakit hasierako maketa hura ez ote den 1994 baino lehenagokoa. Berreskuratu dugu 1994ko bideo hura, agertzen dena Kashbad-n kontzertua Gure Ametsan, eta Youtuben ikus daiteke.
Publicidad
Zer zen Gure Ametsa?
Oreretako etxe bat, okupatutakoa. Kultura undergroundeko toki giltzarria. Garai hartan herriko gaztetxean oso maila handiko kontzertuak egiten ziren.
Nolatan aukeratu zintuzten Kashbadeko lagunek taldeko abeslari izateko?
Kuadrilla hartan sartu nintzelako. Haiek hamazazpi urte zituzten, nik hamasei. Mikel Ibarguen zegoen abeslari, baina lanagatik edo ez dakit zergatik, utzi behar izan zuen eta neska batekin aproba egitea erabaki zuten.
Publicidad
Errenteriako orduko musikari asko eta askok hor jarraitzen dute.
Esan dizudan bideo horretan Familia Polloe eta Kashbad gaude, eta Familia Polloeko kantaria TikTara taldean ari da orain. Duela gutxi DonostiakoTrinitate Enparantzan jo zuten eta berriketan egon ginen.
Nola ikusten duzu zure bilakaera? Asko ikasi duzu?
Ez dizut gezurrik esango. Modu inkontzientean egin dut aurrera. Sekula ez naiz kantu-eskolara joan, sekula ez dut irakaslerik izan. Ez dut arnasa hartzen ikasi. Badakit orain errazago gelditzen naizela afoniko, eta horrek zerikusia izango du lehen esan dizudanarekin.
Noticia Patrocinada
Gaur kantaldia duzu zeure herrian, egia esateko bihar, goizaldeko ordu bat eta erdietan baita.
Seguru asko, hauxe da birako kon-tzerturik berantiarrena. Eta ni, berriz, berrogei urteko ama bat naiz. Barrez esaten dizut, ez nuke inork gaizki hartzerik nahi. Ez nago ohituta, hamaiketarako ohean egoten bainaiz normalean. Oreretan egon nahi genuen, nola edo hala, eta tokirik onena eman digute: txosnen gunea.
Alaba ez da kontzertura azalduko.
Ez, hura ohean egongo da. Orain, oporretan dagoenez, uzten diot gaueko hamar eta erdiak arte egoten.
Zeure herrian delarik, sentituko duzu presio pixka bat.
Handia. Nahi dut , behar dut, jendea pozik atera dadin kontzertutik.
Publicidad
Izan zinen Donostian Gloria Gaynor ikusten?
Ez. Ezin nuen. Guatekea zegoen gure auzoan, Iztietan, eta alabak han egon behar zuen. Horrek zuen lehentasuna.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión