KULTURA

Fredi Paia algortarra, Bizkaiko txapeldun

Arkaitz Estiballes galdakaoarrari gailendu zaio finalean

dv

Domingo, 21 de diciembre 2014, 02:10

Fredi Paiak jantzi du txapela Bizkaiko Bertsolari Txapelketan, buruz burukoan Arkaitz Estiballes azken bi edizioetako irabazleari gailenduta. Algortarrak originaltasunez eta freskotasunez jantzi du finala eta 910 puntu lortu ditu; galdakaoarrak, aldiz, 874,5. Hirugarren Etxahun Lekue geratu da 512 punturekin eta laugarren, Oihana Bartra (482,5ekin).

Publicidad

Jendetza bildu da larunbat honetan Bilbao Arena pabiloian, 4.300 lagunetik gora joan baitira zortzi finalistak entzutera, Bizkaiko Txapelketako finalean inoiz bildu den jende kopuru handiena.

Beste lau finalistak Iratxe Ibarra, Jone Uria, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia izan dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad